XSLaren edukia

Animalien Ingurumen Fisiologia

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3553
Mintegia410
Gelako p.612
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK

C1. Animalien portaera eta ingurunerako moldapen funtzionalen izaera aztertzea.

C2. Animalien funtzioen erregulazioan inplikatutako printzipio eta mekanismo fisiologikoak, zelularrak eta molekularrak integratzea.



ZEHARKAKO GAITASUNAK

C3. Behaketetatik eta neurrietatik datozen datuak prozesatzea eta interpretatzea, azalpen-ereduen arabera.

C4.Txosten zientifiko-teknikoak egitea eta idaztea.





IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK

R1. Idatzizko komunikazio espezializatuan egiturak eta arauak erabiltzen ditu dokumentu akademikoak eta/edo zientifikoak egiteko, bai hizkuntza ofizialetan, bai atzerriko hizkuntzetan.

R2. Datu esperimentaletan oinarritutako dedukzioa erabiltzen du erantzun fisiologiko konplexuen deskribapen holistikoak egiteko (erregulazioa edo komunztadura; erantzun akutua edo kronikoa).

R3. Ingurumen-baldintzak animalien fisiologian duten eraginari buruz argudiatzen du (tenperatura, arnas-gasen eta, ur eta elektrolitoen eskuragarritasuna).

R4. Esperimentuetatik lorturiko ondorioztaketak literatura zientifikoarekin kritikoki alderatzea ondorio orokorrak eraikiz.

R5. Asertibitatez defendatzen ditu bere esperientziak eta eskuratutako ezagutzak, hizkuntza zientifiko-teknikoa erabiliz.

R6. Proposatutako ekintza zientifiko-teknikoek ezagutza-arloko ingurumen-arazo espezifiko baten aurrean gizartean eta ingurumenean duten eraginari buruz argudiatzen du.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

SARRERA OROKORRA

Animalien ingurumen-fisiologiaren definizioa. Ingurumen faktoreak eta sistema biologikoengan dituzten efektuak. Ingurumen-estresa. Tolerantzia tarteak eta hiltze-mugak. Aklimatazioaren efektuak. Adaptazioa. Tolerantzia tartean emandako erantzun konpentsatorioak. Optimo fisiologikoa. Komunztagarritasuna eta erregulazioa. Homeostasia eta Homeozinesia. Estresaren ebaluaziorako irizpideak eta estresaren ondorioak.Metabolismoa erantzun fisiologikoaren integratzaile gisa. Energia metabolikoaren ekoizpena eta erabilera. Tasa metaboliko basala, hazkuntzaren eta aktibitatearen kostuak. Tamainaren eta aktibitatearen efektuak.“Dynamic Energy Budget”-aren teoria.



OXIGENO-GERTUTASUNA

Arnas-medioa eta oxigeno-gertutasuna: ura eta airea. Hipoxia eta anoxia. Oxikomunztagarriak eta oxierreguladoreak. Mekanismo oxierregulatzaileak. Arnas pigmentuak eta oxierregulazioan jokatzen duten papera. Disoziazio-kurbak. Hipoxiari eta anoxiari emandako erantzun metabolikoak. Anaerobiosi funtzionala eta ingurumen anaerobiosia.



TENPERATURA

Aldaketa termikoari emandako erantzuna. Tenperatura eta tasa metabolikoa. Homeotermia eta Poikilotermia. Tolerantzia termikoa eta konpentsazio termikoa. Aklimatazio termikoaren mekanismo molekularrak: entzima-kontzentrazioaren aldaketa, isoentzimen sintesia eta adaptazio homeobiskosoa. Endotermia eta Ektotermia. Oreka termikoa eta erregulazio termikoaren mekanismoak homeotermoetan. Alde-termoneutroa. Tenperaturaren erregulaziorako sistema integratua



URA ETA ELEKTROLITOAK

Harreman osmotikoak. Eurihalinitatea eta estenohalinitatea. Osmokomunztagarrien erantzun osmotikoak. Erregulazio osmotikoaren mekanismo orokorrak. Erregulazio osmotikoa eta ur-balantzea animalia lehortarretan. Hondar nitrogenodunen iraizpena eta ur-ekonomia.





LABORATEGIKO PRAKTIKEN PROGRAMA:

Laborategiko praktikak hainbat saiotan egingo dira hainbat astetan zehar, eta 15 orduko iraupena izango dute guztira.



Praktiken gai zerrenda:

-Poikilotermoen metabolismoaren aklimatazio termikoa.

-Organismo urtarren oxierregulazio-maila neurtzeko erabil daitezkeen parametroen azterketa.

-Ornogabe itsastar osmokomunztagarrien bolumen zelularraren eraenketa isosmotikoa.

MetodologiaToggle Navigation

Programa garatzeko hurrengo metodologia erabiliko da:

1.- Animalien Ingurumen Fisiologiaren oinarrizko kontzeptuak eta metabolismoa direlako gaiak eskola magistralen bidez emango dira (M).



2.- Ingurumen aldagarrien azterketarako (hau da, oxigenoa, tenperatura eta ura eta elektrolitoen ekonomia) ERAGIKETEN EBAZPENAREN BIDEZKO IKASKETA deritzon metodologia erabiliko da. Aldagarri bakoitzaren azterketarako datu esperimental multzo batekin lan egingo da. Datu horiek azterketa kasu bat, “CASE STUDY”, osatzen dute. Azterketa kasu bakoitzaren lanketa hurrengo modu honetan burutuko da:



A.- Aurkezten diren oinarrizko ideien lanketa: erantzun fisiologikoaren natura zein den, eta parametro eta indize fisiologikoen arteko harreman funtzionalak nolakoak diren aztertuko da. Azterketa kasu bakoitzarekin eskola magistral bidez burutuko dira (M).

B.- Informazio bibliografikoaren araketa. Aztertzen ari den kasuarentzat garrantzitsua den informazio lagungarriaren bilaketa. Aktibitate hau mintegien (S) bidez eta ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren bidez burutuko da.

C.- Datu esperimentalen tratamendu matematikoa eta grafikoak eraikiko dituzte kalkulu-orriak erabiliz. Aktibitate hau gelako praktiken (GA) bidez eta ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren bidez burutuko da.

D.- Tratamendu horietan inplikatutako harreman funtzionalen aurkezpena eta eztabaida egingo da, irakasleak zuzendutako ikasgelako saioetan (gela praktiketan, GA).

E.- Artikulu zientifiko egitura duen txosten idatzia egingo dute ikasleak, talde murriztuetan (ikasgelaz kanpoko jarduera). Irakasleak txostenaren ebaluazioa egingo du. Ikasgelako praktika-saioetan (GA) taldean egindako lana defendatzea eta azterketa-kasuaren emaitzak berrelikatzea.



3.- Laborategiko praktiketan (GL) hainbat parametro fisiologikoen neurketa esperimentala egingo da, animaliak baldintza esperimental sinpleetan egokituz (tenperatura-aldaketak, uraren gazitasuna edo oxigeno-eskuragarritasunaren-aldaketak) eta lortutako datuen tratamendua egingo dute ordenagailuaren bidez. Esperimentu multzo horien banakako txostena egin behar da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Laborategiko praktikak egitea beharrezkoa izango da beste atalen ebaluazioa egiteko, bai ebaluazio jarraian edota azken-ebaluazio modalitatean.



Irakasgaiaren ebaluazioak hurrengo atalak izango ditu:

Edukien froga idatzia: %50

Laborategiko praktiken banaka egindako txostena: %10

Taldean egindako ikerketa kasuen txostena: %40



Irakasgaia gainditzeko idatzizko froga aurkeztea beharrezkoa da, baita gutxieneko frogako nota 10tik 4 ateratzea izango da. Azterketaren egitura hurrengo hauxe izango da: galdera laburrak, galdera luzeak eta ariketak.

Ez da azterketa partzialik egingo.



Ebaluazio jarraituari uko egiteko eta araudiaren arabera, eskolen lehen 9 asteak baino lehenago, irakasleei idazki bat bidali behar zaie azalpenekin. Hala ere, irakaskuntza-jardueren antolaketa dela eta, ebaluazio jarraituari uko egiteko nahia, lehen 5 asteak pasatu aurretik egitea gomendatzen da.



azken-Ebaluazio sisteman froga idatziren bidez ebaluatzen da, non ezagutza teorikori buruzko galdera laburrak eta ariketak ebaztea eskatzen den (notaren %90), horretaz gain laborategiko praktikei buruzko galderak ere izango ditu (notaren %10).



Azken frogara ez aurkezteak ebaluazio deialdiari uko egitea erakarriko du eta Ez Aurkeztua bezala agertuko da.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

EXCEL programa daukan ordenagailua.Kalkulagailua.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

HILL, R.W., WISE, G.A. & ANDERSON, M., 2006. Fisiología Animal. Harper & Row Publishers, N.Y.

RANDALL, D., BURGGREM, W. & FRENCH, K., 2002. ECKERT Animal Physiology. Mechanisms and adaptations. 5th ed. Freeman & Co.

SCHMIDT-NIELSEN, K. 1997. Animal physiology. Adaptation to environment,.5th Ed. Cambridge University Press. London.

SOMERO, G.N, LOCKWOOD B.L, TOMAMEK L., 2017. Biochemical adaptation: Response to Environmental Challenges from Lifes´s Origins to the Anthropocene. Sinauer Associates, Inc.

WILLMER, P., STONE, G.& FRENCH, K. 2005. Environmental physiology of animals. 2nd ed. Blackwell

Gehiago sakontzeko bibliografia

BLAKE, R. W. (Ed.) (1991). "Efficiency and economy in animal physiology" Cambridge University Press, Cambridge.
HOCHACHKA, PW & SOMERO, GN. 2002. Biochemical adaptation. Mechanisms and processes in biochemical evolution. Oxford University Press.
KOOIJMAN, S. A. L. M. (1993). "Dynamic energy budgets in biological systems". Cambridge Univ. Press
LOUW, G. 1993. Physiological Animal Ecology.
Mc NAB, BK. 2002. The physiological ecology of vertebrates. A view from energetic. Longman
PROSSER, C.L. (ed.) (1991). "Comparative animal physiology". Wiley, Nueva York.

Aldizkariak

ANNUAL REVIEW OF PHYSIOLOGY.
COMPARATIVE BIOCHEMISTRY AND PHYSIOLOGY.
JOURNAL OF PHYSIOLOGY.
JOURNAL OF PHYSIOLOGY AND BIOCHEMISTRY.
REGULATORY INTEGRATIVE AND COMPARATIVE PHYSIOLOGY.
PHYSIOLOGICAL AND BIOCHEMICAL ZOOLOGY.
PHYSIOLOGICAL REVIEWS.
MARINE AND FRESHWATER BEHAVIOUR AND PHYSIOLOGY.
JOURNAL OF COMPARATIVE PHYSIOLOGY.
INTEGRATIVE AND COMPARATIVE PHYSIOLOGY.
JOURNAL OF EXPERIMENTAL MARINE BIOLOGY AND ECOLOGY.
JOURNAL OF PHYSIOLOGY LONDON.
JOURNAL OF APPLIED PHYSIOLOGY.
JOURNAL OF EXPERIMENTAL ZOOLOGY.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

09:30-10:30

16-26

09:30-10:30

16-30

09:30-10:30

27-28

09:30-10:30

29-30

09:30-10:30

Irakasleak

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-28

09:30-10:30

29-30

09:30-10:30

Irakasleak

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-30

12:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-26

09:30-10:30

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-20:00

15:00-19:00

29-29

15:00-18:00

15:00-18:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-19:00

15:00-19:00

28-28

15:00-20:00

17:00-19:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-20

09:30-10:30

16-26

09:30-10:30

16-30

09:30-10:30

27-28

09:30-10:30

29-30

09:30-10:30

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-28

09:30-10:30

29-30

09:30-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-26

09:30-10:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

15:00-18:00

15:00-19:00

15:00-18:00

26-26

15:00-20:00

Irakasleak