Nora Fernandez-Jimenez
Aurkezpena
- Izena: Nora Fernandez-Jimenez
- Telefonoa: 94 601 2909
- Emaila: nora.fernandez@ehu.eus
- Bulegoaren kokapena: Medikuntza eta Odontologia fakultatean, am 7.2 lokala
- Ikerketa Taldea: Immunogenetics Research Group
Irakasle-profila
Nora Medikuntza Graduko hirugarren mailako Genetika Medikoko irakasle atxikia da. Gainera, Gradu bereko bigarren eta hirugarren mailetako Ikerkuntza Biomedikorako Sarrera eta Ikerketa Proiektua irakasgaietako modulu batzuetan ere da irakasle. Bere irakaskuntza profila hiru-eleduna da eta klaseak euskaraz eta gaztelaniaz ematen ditu. Bestalde, Doktorego Tesi bat eta hainbat Gradu Amaierako Lan zuzendu izan ditu.
Ikertzaile-profila
2008an, Universitat Autònoma de Barcelonan Biologian lizentziatu ostean, 2014an Norak bere Doktorego Tesia Euskal Herriko Unibertsitatean defendatu zuen, Eritasun Zeliakoaren Genetikan hain zuzen ere. Gerora, bere doktoratu osteko formakuntza Lyoneko International Agency for Research on Cancer ikerketa zentroan jarraitu zuen, hiru urtez Datu Genomiko eta Epigenomikoen Analisian sakonduz. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Biocruces-Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Immunogenetics Research Group laborategian lan egiten du. Bertan Gaixotasun Konplexuen eta populazio orokorraren Epigenoma ulertzeko eta Genomikarekin zein Ingurumenarekin dituen elkarrekintzak ikertzeko helburua duten zenbait proiektu zuzentzen ditu. Gainera, Infancia y Medio Ambiente (INMA) kohorte prospektiboan parte hartzen du, Epigenetika alorreko aditu bezala, eta nazioarteko zenbait proiektu koordinatzen ditu Pregnancy and Childhood Epigenetics (PACE) partzuergoaren baitan, bereziki plazentaren DNA metilazio profiletan fokatuz.
Azken 5 urteetako argitalpen aipagarriak
1. Patil V, Cuenin C, Chung F, Aguilera JRR, Fernandez-Jimenez N, Romero-Garmendia I, Bilbao JR, Cahais V, Rothwell J, Herceg Z. Human mitochondrial DNA is extensively methylated in a non-CpG context. Nucleic Acids Res. 2019; 47: 10072-10085.
2. Fernandez-Jimenez N, Allard C, Bouchard L, Perron P, Bustamante M, Bilbao JR, Hivert MF. Comparison of Illumina 450K and EPIC arrays in placental DNA methylation. Epigenetics. 2019; 14: 1177-1182.
3. Fernandez-Jimenez N, Bilbao JR. Mendelian randomization analysis of celiac GWAS reveals a blood expression signature with diagnostic potential in absence of gluten consumption. Hum Mol Genet. 2019; 28: 3037-3042.
4. Ochoa E, Zuber V, Fernandez-Jimenez N, Bilbao JR, Clark GR, Maher ER, Bottolo L. MethylCal: Bayesian calibration of methylation levels. Nucleic Acids Res. 2019; 47: e81.
5. Fernandez-Jimenez N, Garcia-Etxebarria K, Plaza-Izurieta L, Romero-Garmendia I, Jauregi-Miguel A, Legarda M, Ecsedi S, Castellanos-Rubio A, Cahais V, Cuenin C, Degli Esposti D, Irastorza I, Hernandez-Vargas H, Herceg Z, Bilbao JR. The methylome of the celiac intestinal epithelium harbours genotype-independent alterations in the HLA region. Sci Rep. 2019; 9: 1298.
6. Woo HD, Fernandez-Jimenez N, Ghantous A, Degli Esposti D, Cuenin C, Cahais V, Choi IJ, Kim YI, Kim J, Herceg Z. Genome-wide profiling of normal gastric mucosa identifies Helicobacter pylori- and cancer-associated DNA methylome changes. Int J Cancer. 2018; 143: 597-609.
7. Fernandez-Jimenez N, Sklias A, Ecsedi S, Cahais V, Degli-Esposti D, Jay A, Ancey PB, Woo HD, Hernandez-Vargas H, Herceg Z. Lowly methylated region analysis identifies EBF1 as a potential epigenetic modifier in breast cancer. Epigenetics. 2017; 12: 964-972.
8. Degli Esposti D, Sklias A, Lima SC, Beghelli-de la Forest Divonne S, Cahais V, Fernandez-Jimenez N, Cros MP, Ecsedi S, Cuenin C, Bouaoun L, Byrnes G, Accardi R, Sudaka A, Giordanengo V, Hernandez-Vargas H, Pinto LF, Van Obberghen-Schilling E, Herceg Z. Unique DNA methylation signature in HPV-positive head and neck squamous cell carcinomas. Genome Med. 2017; 9: 33.