Eduki publikatzailea

NanoBioCel

Mikro eta nanoteknologien, biomaterialeen eta zelulen taldea.

Vitoria-Gasteizko Farmazia Fakultateko Farmazia eta Farmazi Teknologia laborategiko ikerketa taldea da gurea. NanoBioCel ikerketa taldea Jose Luis Pedraz Muñoz Katedradun Doktorearen zuzendaritzapean 2001. urtetik UPV/EHUko ikerketa talde kontsolidatua da. Ikerketa taldea ikerkuntzan, irakaskuntzan eta kudeaketan esperientzia handiko ikertzaileez osatuta dago, zehazki 10 irakasle doktorez, CIBER-BBNko bi ikertzailez, UPV/EHUk kontratatutako 5 ikerlari eta doktoretza aurreko 10 bekadunez osatuta dago. Gure gaur egungo ikerkuntza lerroak honako hauek dira: zelula bizien mikrokapsularatzea, mikro- eta nanopartikulak proteina edota jatorri peptidikoko duten txertoen administrazioarako, gene terapiarako bektore ez-biralen garapena, askapen modulatutako formulazioen garapena, askapen modulatuko formulazioen ebaluazio biofarmazeutiko eta farmakokinetikoa.