Elikadura eta Gizentasun
"Nutrizioa eta Obesitatea" taldea euskal unibertsitate sistemako ikerketa talde bezala aintzat hartu du Eusko Jaurlaritzak, eta Obesitatea eta Nutrizioaren Fisiopatologia Ciber-aren parte da (CIBERObn; www.ciberobn.es).
Gure lana, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arabako Kanpusean dauden Farmazia fakultateko Nutrizioa eta Bromatologia sailean, eta Lucio Lascaray Ikerketa Zentruan garatzen da (www.araba.ehu.es).
Ikerketa-ildo nagusia obesitatea eta erlazionatutako patologiak dira, dislipemiak eta diabetesa besteak beste. Dietaren konposaketak eta osagai funtzionalek gorputz gantzaren pilaketan duten eragina aztertzen egiten dugu lan, ikusitako efektuak azaltzen dituzten akzio mekanismoak eta ebidentzia zientifikoak bilatuz.
Taldearen barruan, Edurne Simón doktoreak zuzentzen duen UPV/EHU-ko Glutena Aztertzeko Laborategia sortu da, 2010eko otsailaren 12an egiaztatua (774/LE1626 egiaztapen zenbakia).