SICUE 2024-2025
1. Bete beharreko baldintzak
Eskaera egin aurretik oso garrantzitsua da Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren webgunean. Indarrean dagoen SICUE mugikortasun programaren deialdiaren informazioa irakurtzea.
Araua amaitutako aurreko iksturteari aplikatuko zaio, eta ez dira kontuan hartuko eskaera egin den ikasturte bereko lehen lauhilekoko irakasgaiak.
2. Norakoak
SICUE Programa:
SICUE Programaren norakoak GAURen kontsulta daitezke.
3. Eskaria eta Dokumentazioa
SICUE mugikortasun programarako eskaera GAUR plataformaren bidez egin beharko da ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.
Gehienez 5 norako ezberdin aukeratu daitezke ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik. Behin eskaera bidalita, ezin izango dira ez ordena ez destinoak aldatu.
SICUEtik kanpoko beste programa batzuekin egindako mugikortasunak ez dira kontuan hartzen SICUE plazak entregatzeari lehentasuna emateko orduan.
Behin plazen bigarren esleipena amaituta, Farmazia Fakultateak aukera ematen du plaza libreak esleitzeko, beste aukera batzuetan interesa aukeraren bidez.
4. Esleipena
Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, SICUE mugikortasun programan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.
5. Plaza onartu ostean
Behin plaza onartuz gero, UPV/EHUk ezarritako baldintzez gain (Euskara, Kultura eta Nazioartekotzeko Errektoreordetzaren webgunean kontsulta daitezkeenak), Farmazia Fakultateak ezarritako hauek kontuan hartu behar dira ere:
- Destinoko unibertsitatean matrikulatutako irakasgaiak destinoan egin eta ebaluatu beharko dira. Beraz, EZIN izango da UPV/EHUn ez-ohiko deialdiaz baliatu destinoko unibertsitatearen ohiko deialdian irakasgaia ez bada gainditu.
- Akordio akademikoan, ikaslearen espedientean gainditu gabekotzat jotako ikasgai bakarra sartu ahal izango da (beti ere irakasgai hori bera SICUEren aurreko mugikortasun batean eraman ez bada). Gainera, gehienez 4 deialditara aurkeztutakoa izan beharko da.
- Gradu Amaierako Lana UPV/EHUko zuzendari baten gidaritzapean egin behar da beti, eta aurrez aurre defendatu behar da gure unibertsitatean.
- UPV/EHUn matrikulatuta baina akordio akademikoan sartuta ez dauden irakasgaien urrutiko bi azterketa egin daitezkeen arren, protokolo bati jarraituz egin behar dira. Irakurri arretaz. Nolanahi ere, gogoan izan horrelako ebaluazioak gure unibertsitateko irakasleak oniritzia ematen badu bakarrik egin daitezkeela. Eskabide-inprimakiak helmugako unibertsitateko eta UPV/EHUko irakasleen sinadura izan behar du.