2022_02_09_ikasleen_ordezkaritza_representacion_del_alumnado

Ikasleen Ordezkaritza

FARMAZIA FAKULTATEKO TALDEKO ETA MAILAKO ORDEZKARIAK


UPV/EHUko IKASLE KONTSEILUA

FARMAZIA FAKULTATEKO IKASLE KONTSEILUA

Ikasleen Kontseilua ikasleek Unibertsitatean duten ordezkaritza-organoa da. Ikasleen eskubide eta betebeharrak betearaztea da organo honen ardura, eta ikasleek Unibertsitateko eremu guztietan parte hartzea bultzatzen du.

UPV/EHUko Ikasleen Kontseilua "UPV/EHUko Ordezkarien Asanblada" izeneko organoak eratzen du, ikastegi bakoitzeko Ikasleen Kontseiluan hautaturiko ordezkari biren hautaketak osaturikoa (bata titularra, bestea ordezkoa). Organo horri dagozkion funtzio eta jarduerak UPV/EHUko Estatutuetako 134. artikuluak biltzen ditu, bai eta Ikasleen Kontseiluaren inguruko informazio Buletinak ere.

Farmazi Fakultatean, UPV/EHUko bestelako Ikastegietan bezala, Ikastegiko Ikasleen Kontseilua dago, bere eskura eraikinaren beheko solairuan gela bat daukana.

Ikasleen Kontseilua honakoek osatzen dute:
Lazpiur Leturia, Maren (Kontseiluburua)
Taberna Solbes, Lucía (Idazkaria)
Urkizar Estibariz, Bittor (Diruzaina)
Camino Jiemenez, Ekhi
Ibarzabal León, Oier
Fernandez Perez, Lorena
Gancedo Madueño, Emma
Gonzalez Abeledo, Asier
Hernando Bilbao, Jaime
Lerga Irisarri, Araia
Maiztegi Arriaran, Ane
Martinez de Rituerto Zeberio, Xabi

Tfnoa.: 945 013 816
E-posta

UPV/EHUko Estatutuek, 134.2 eta 135. artikuluek, Ikasleen Elkargoen bizitza instituzionalizatua aurreikusten dute, xede ezberdinekoak baina beti ere unibertsitate.bizitzari loturikoak. Elkargo horien helburuak hirutan labur daitezke: gobernu-organoetan, kultur jardueretan eta zientzia-jardueretan parte hartzea. Ikasleen Elkargo hauek, 1994ko martxoko Euskal Herriko Unibertsitatearen Buletin Ofizialean agerturiko Arautegiaren menpe daude.