Breadcrumb

2022_04_08_practicas_en_unidades_organizativas_upv_ehu_sin_bolsa_de_ayuda

Praktikak UPV/EHUren Antolakuntza-Unitateetan (Sailak)

LAGUNTZA-POLTSARIK GABE

Praktika horiek eskola alditik kanpo egin beharko dira, hau da, uztailean eta/edo abuztuan, UPV/EHUren Arabako Campuseko ikastegiren batean egindako praktiketarako izan ezik (ikusi dokumentua "Prozedura")

Ikasleek agiri hauek beharko dituzte Fakultateko Idazkaritzan, behar bezala betela:

-Eskaera

-Erakundean onartzeko baimen-eskaera: Agiri hau Dekanordeak sinatuko du ikasleak dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.

-III Eranskina: Agiri hau Dekanoak sinatuko du ikasleak dokumentazio osoa aurkeztu ondoren.

Ikasleek aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoren, eta Kanpo Praktiketako Dekanordeak eta Dekanoak praktikak egiteko baimena eman ondoren, tutore bat esleituko da eta UPV/EHUren antolakuntza unitatearekin dagokion hitzarmena izapidetuko da 15-20 egunetan epean.

Ikaslea idazkaritzara joan behar da hitzarmena hartzera praktikak egiten hasi aurretik. Hitzarmena ez da inolaz ere postaz bidaliko.

OHAR GARRANTZITSUA: Ezin da, inolaz ere, praktikak egiten hasi hitzarmena sinatu gabe. Gizarte Segurantzan kotizatu beharko da, eta UPV/EHU kudeaketa horretaz arduratuko da.