2022_11_12_plaza_daukatenen_ikasleentzako_argibideak

Mugikortasuna onartu ostean, zer?

1. ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK
2. ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN
3. ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN ETA GERO
4. LABURPENA


1. ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN AURRETIK

IZEN-EMATEA ATZERRIKO UNIBERTSITATEA 

Dekanotzak destinoko unibertsitatera bidaliko du ikasleen izendapena. Atzerriko unibertsitateak izendapena jaso duenean, ikasle izendatuei posta elektronikoz bidaliko die onarpen-prozedura. Latinoamerikako eta Beste Norakoen destino batzuek beste prozedura bat izan dezakete (kontsultatu Errektoreordetzaren webgunean). Ondoren, ikasleek Akordio Akademikoa (Learning Agreement) egin beharko dute. Plazak esleitu ondoren emango diren prestakuntza-saioetan behar den informazioa emango da. Edonola ere, komeni da helburuko unibertsitatearen plan akademikoa bileraren aurretik berrikustea, horri buruzko zalantzak argitu ahal izateko. Hala nola, Errektoreordetzako weborrialdean dagoen informazioa arakatzea garrantzitsua da ere.

Mugikortasun-plaza bat esleitzeak EZ du automatikoki esan nahi destinoko unibertsitateak onartuko duenik. Harrera unibertsitatean onartua izateko kudeaketak egitea Ikaslearen erantzukizuna da. Onarpen eskabideak aurkezteko Unibertsitate bakoitzak ezartzen dituen epeak Ikasleak bete beharko ditu, kasu batzuetan on line; izan ere, unibertsitate askok ez dute epez kanpo bidalitako eskaririk onartzen.

OHARRA: helburuko unibertsitatean izena emateko zuen espediente akademikoa (Transcript of Records ingelesez) behar baduzue, eskatu eta doan emango dizuegu.

INFORMAZIO PRAKTIKOAK

  • Ostatua eta bestelako gai praktikoei buruz: 

Harrera unibertsitateko webgunea kontsultatu eta bertako koordinatzailearekin harremanetan jarri. Atzerriko unibertsitaterako bidaia eta ikasketaldi osorako ostatua kudeatzea ikaslearen erantzukizuna da. Unibertsitate gehienek ikasleari hirian ostatua lortzen laguntzeko bulego bat izan ohi dute. Kontuan izan destino batzuk besteak baino zailtasun handiagoak aurkezten dituztela, eta beraz, denbora nahikoarekin kudeatzen hasi behar direla.

Oso baliagarria da zure helmugara bidaiatzen duten beste ikasle batzuekin sarean konektatzea, ERASMUSU edo sare sozialak bezalako tresnen bidez.

  • Aseguru eta osasun arretari buruz - NAHITAEZKO DOKUMENTAZIOA:
  • Istripu eta aberriratzeko asegurua.
  • Osasun arreta: Gainera, Europako herrialdeetan: Europar Osasun Txartela.
  • Bisari buruz: Tokian tokiko Enbaxada edo Kontsulatuetan egin kontsulta eta lehenbailehen tramitatu, datuen zuzentasuna behar bezala egiaztatuz.
  • Atzerrira joan baino lehen, gomendioak kontsultatu.

DIRU-LAGUNTZAK

  • Horietako batzuk ikasleak berak gestionatuko ditu eta besteak ORI-k gestionatuko ditu. Zenbatekoak eta tramitazioari buruzko informazioa haien webgunean eta GAURen kontsultatu.
  • Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erroldatuak: bakoitzari dagokion Gobernu Autonomoaren Hezkuntza Zerbitzuan ere informazioa jaso.
  • Ikasteko beka orokorren onuradunek (Eusko Jaurlaritza, beste Gobernu Autonomoak eta Hezkuntza Ministerioa) eskatutako betebeharrak betetzen badituzte, bekadunak izaten jarraitu ahal izango dute.

UPV/EHUko MATRIKULA

Ikasleek Akordio Akademikoan jasotako UPV/EHUko irakasgaien matrikula egingo dute automatrikula garaian.

Gainera, Akordio Akademikoan sartuta ez dauden baina matrikulatu behar diren irakasgaien kasuan, horiek ere matrikulatu behar dira, eta Gasteizen dagozkion azterketak egin ahal izango dira ohiko edota ezohiko deialdietan. Fakultateak, gainera, urruneko azterketak egiteko prozedura bat du, bai eta hori eskatzeko dokumentu bat ere. Gehienez bi azterketa egin daitezke modu horretan, eta SOLIK UPV/EHUko irakasleen oniritzia izatekotan.

Eskabideak abenduaren 15a (lehen lauhilekoko azterketak) edo maiatzaren 1a (bigarren lauhilekoko azterketak) baino lehen aurkeztu behar dira.

Fakultateko Idazkaritzak dagokion matrikula-frogagiria bidaliko die ikasleei e-mailez: egiaztatu dena ondo dagoela.

AKORDIO AKADEMIKOA

Egonaldia hasi baino lehen , Dekanotzarekin Aurreakordio Akademikoa adostuko da. Agiri horretan helburuko ikastegian egingo diren irakasgaiak eta UPV/EHUn izango dituzten aitortzak zerrendaturik egongo dira.

AKORDIO AKADEMIKOARI BURUZKO AZALPEN GARRANTZITSUAK

EZ DA AKORDIORIK SINATUKO ASEGURU-POLIZA JASO GABE.

DOKUMENTU HAU BETE ETA IKASLEEK ETA DEKANORDEAK SINATU EZ BADUTE MUGIKORTASUNA HASI AURRETIK EZ DA INOLAKO AITORPENIK EGINGO.

ARAUDIAREN ARABERA, GRADU-AMAIERAKO LANA FARMAZIA-FAKULTATEAN NAHITAEZ ZUZENDU ETA DEFENDATU BEHAR DA

Ondoren, hitzarmen akademiko hau sinatuko da helburuko unibertsitatearekin. ERASMUS+ bada, EWP plataformaren bidez. Bestela, atzerriko unibertsitatearen formatua kontsultatu beharko da.

2. ATZERRIKO UNIBERTSITATEAN

  • Ikasleek Leioako Nazioarteko Harremanen Bulegora (ORI) bidali beharko dute eskatutako dokumentazioa (ikus GAUR eta weborria): Egonaldiaren Hasiera Ziurtagiria eta Amaiera Ziurtagiria.
  • Akordio akademikoan aldaketak egin behar izanez gero, bi unibertsitateetako koordinatzaileekin komunikatu eta adostu beharko da, eta EWP plataformaren bidez edo atzerriko unibertsitatetik eskatzen diren dokumentuen bidez egingo da.
  • Ikasleek hiru aldeek behar bezala sinatutako behin betiko akordio akademikoa bidali beharko dute nazioartekoak.farmazia@ehu.eus helbidera (EWP bidez sinatu ez bada).
  • Atzerriko  ikasketak amaitu baino lehen, ikasleek ziurtatu behar dute beren Kalifikazioen Ziurtagiria (Transcript of Records) Dekanotzara (nazioartekoak.farmazia@ehu.eus) bidaliko dela. Transcript of Records destinoko unibertsitateak sinatu eta zigilatu behar ditu.
  • Ikasketa-aldia luzatzea: lehen lauhilekoko mugikortasunetan, atzerriko ikasketak ikasturte osorako luzatzeko prozedura eta baldintzak indarreko deialdiaren arabera egingo dira eta eskatuko dira mugikortasuna hasi ondoren eta destinoko unibertsitateak eskatutako epeetan (eta gure Fakultatean bigarren lauhilekoa hasi aurretik).

3. ATZERRIKO UNIBERTSITATERA JOAN ETA GERO

  • Kredituen aitorpena egingo da, honako hiru dokumentu hauek eman ondoren: hiru aldeek sinatutako akordio akademikoa, egonaldiaren amaierako ziurtagiria eta kalifikazioen ziurtagiria.
  • Kalifikazioen ziurtagiria automatrikula-aldia hasi aurreko astean ematen ez bada, ezin izango da kredituen baliozkotzea egin, eta automatrikula-aldiko azken egunean esleituko zaie hitzordua ikasleei. Beraz, litekeena da ikasleak ezin matrikulatzea aukerako ikasgairen batean, matrikulazio-kupoa bete delako.
  • Kredituen Aitorpen Akademikoa
  • Adi jarraitu ikasle@ehu.eus postontzia. Helbide horretara bidalitako inkestak eta txostenak bete behar dituzue.

4. LABURPENA

JOAN AURRETIK
  • Mugikortasuneko eta Nazioarteko Programetako Dekanordetzak antolatutako informazio-bileretara joatea.
 
  • Posta elektronikoa kontsultatu (@ikasle.ehu.eus eta partikularra).
 
 
  • Destinoko unibertsitateari buruzko informazioa lortzea (aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak, prozedura, eta abar) bere web orrian.
 
  • Mugikortasuneko eta Nazioarteko Programetako Dekanordearekin aldez aurreko konpromisoaren edukia adostea.
 

Prestatu eskatutako dokumentazio guztia. Arruntena hurrengo hau da:

  1. Eskaria / Application Form
  2. Aurreakordioa / Learning Agreement
  3. Espediente akademikoa / Transcrip of Records
  4. NAN / Pasaportea
  5. Asegurua, Europako Osasun Txartela...
  6. Trukeko Ikaslearen agiria (GAURen)
  7. Matrikularen gordekina
  8. Besteak (hizkuntza-agiriak, CV, motibazio gutuna, argazkia, bisa, etab.)
 
  • Harremanetarako pertsonarekin komunikatzea destinoko unibertsitatean.
 
  • Destinoan ostatua kudeatzea.
 
 
DESTINOAN EGON BITARTEAN
 
 
EGONALDIA AMAITU OSTEAN
 
  • Bete Errektoreordetzak eta Dekanotzak bidalitako inkestak.
 
  • Onartutako akordioan agertzen diren irakasgaien baliozkotzea.