Breadcrumb

2021_11_20_farmazia_fakultateko_ikasleen_kanpoko_praktiken_arautegia

FARMAZIAKO GRADUA
Irakasgai hau titulazioaren azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da. Lau hilekoko irakasgaia da, nahitaezkoa, eta 24 ECTS kreditu ditu guztira. Sei hilabeteko prestakuntza aldia da (33-37,5 ordu astean, astelehenetik ostiralera), eta farmazia bulego batean edo ospitaleko farmazia zerbitzu batean egingo da.
MURRIZKETAK:
Lehen 3 mailetako nahitaezko irakasgai guztiak eta 4. mailakoak gainditu izana: Teknologia Farmazeutikoa I, Teknologia Farmazeutikoa II eta Farmazia Klinikoa eta Farmakoterapia.

ELIKAGAIEN ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAKO GRADUA
Irakasgai hau titulazioaren azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da. Lau hilekoko irakasgaia da, nahitaezkoa, eta 12 ECTS kreditu ditu guztira. Bi hilabeteko prestakuntza aldia da (270 ordu), eta honakoetan egingo da: nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresetan, erakunde publikoetan, ikerketa zentro publiko eta pribatuetan, aholkularitzetan, kontsultoretzetan eta analisi laborategietan.
MURRIZKETAK:
Titulazioaren lehen bi mailetako irakasgaiak gaindituta izatea. Gainera, gutxienez, nahitaezko 156 kreditu gaindituta izan beharko dira, eta horien artean Elikagaien Teknologia I irakasgaia egongo da.

​​​​​​​GIZA NUTRIZIOKO ETA DIETETIKAKO GRADUA
Irakasgai hau titulazioaren azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da. Lau hilekoko irakasgaia da, nahitaezkoa. 20 ECTS kreditu ditu guztira (aurrez aurreko 375 ordu), eta honakoetan egingo da: ospitaleetan, lehen mailako asistentziako eta laguntza soziosanitarioko zentroetan, erakunde komunitarioetan, elikagai industrietan eta sukaldaritza kolektiboko zentroetan.
MURRIZKETAK:
Titulazioaren lehen bi mailetako irakasgaiak gaindituta izatea. Gainera, aldez aurretik, nahitaezko 156 kreditu izan beharko dira gaindituta, gutxienez.

​​​​​​​INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA
Irakasgai hau titulazioaren azken mailako bigarren lauhilekoan egiten da. Lau hilekoko irakasgaia da, nahitaezkoa, eta 20 ECTS kreditu ditu guztira (aurrez aurreko 450 ordu). Eta ikasleak honakoetan egingo du: ingurumen zientziekin lotutako enpresa, erakunde publiko, aholkularitza, kontsultoretza eta ikerketa zentroetan.
MURRIZKETAK:
​​​​​​​Titulazioaren lehen bi mailetako irakasgaiak gaindituta izatea. Gainera, aldez aurretik, nahitaezko 156 kreditu izan beharko dira gaindituta, gutxienez.