2023_11_18_erasmus+_latinoamerika_eta_beste_norakoak

Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak

1. BETE BEHARREKO BALDINTZAK
2. NORAKOAK
3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
4. ESKAERA ETA DOKUMENTAZIOA
5. ESLEIPENA

1. BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen Arloko Errektoreordetzako webgunean indarrean dauden Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norakoak mugikortasun programen deialdia osorik irakurtzea. Batez ere, OSO GARRANTZITSUA eta deialdiak dokumentuak.

OHAR GARRANTZITSUA: 23/24 ikasturtetik aurrera Farmazia Fakultateko ikasleei mugikortasun eskariak ez zaizkie onartuko eskaera betetzeko unean matrikulatutako titulazioan suspentso bat baino gehiago baldin badute.

2. NORAKOAK

Erasmus+ Programa:

Farmazia Fakultateko ikasleentzako Erasmus+ Programan eskuragarri dauden destinoak ikasle bakoitzaren GAUR profilean kontsulta daitezke.

Latinoamerika eta Beste Norakoak Programak:

Oso garrantzitsua da ikasleak plaza bat aukeratu aurretik Farmazia Fakultatean  egiten ari den ikasketen baliokideak norako unibertsitatean eskaintzen direla ziurtatzea.

Latinoamerika eta Beste Norakoak Programetan plazak eskuragarri egon daitezke: Farmazia Fakultateko ikasleentzat soilik; ikastegi ezberdinetako ikasleei; edo UPV/EHUko ikastegi guztietako ikasleei baldin eta “Ikastegiak” zutabean “Denak” adierazten baldin bada. Norako hauek GAURen eta Nazioarteko Harremanen Bulegoaren webgunean kontsulta daitezke.

3. HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK

GAURen, eskuragarri dauden plazen hizkuntza-baldintzak kontsulta daitezke. Hizkuntza-ziurtagiria nahitaezkoa den destinoetan, beranduenez deialdiko dokumentazioa zuzentzeko epearen barruan entregatu behar da. Dokumentuak nazioartekoak.farmazia@ehu.eus helbidera bidal daitezke.

Garrantzitsua: Beste Norakoak programako plazaren bat aukeratuz gero (Destinoen Taulako "ZENTROAK" zutabean "GUZTIAK" gisa markatua) edo unibertsitate osora irekitako Erasmus+ plazaren bat aukeratuz gero, Hizkuntza Mailaren Ziurtagiriak Leioako Nazioarteko Harremanetarako Bulegora ere bidali beharko dira nahitaez. Bidalketa helbidea: certiidiomas.internacional@ehu.es

Esan beharra dago, unibertsitate batzuk ez dituztela betekizun zorrotzik ezartzen hizkuntza mailan, baina etekin akademiko gorena lortzeko, gomendagarria da maila ona izatea.

4. ESKAERA ETA DOKUMENTAZIOA

Hiru mugikortasun programetarako (Erasmus+, Latinoamerika y Beste Norakoak) eskari bateratua GAUR plataformaren bitartez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik, Errektoreordetzako webgunean argitaratua dagoena.

Gehienez 8 norako ezberdin aukeratu daitezke (Erasmus+, Latinoamerika edo Beste Norakoak) ikaslearen lehentasunaren arabera ordenaturik.

Oharra: eskaera egitean mozilla firefox edo internet explorer nabigatzaileak baino ez erabili. Baliteke beste nabigatzaile batzuek behar bezala ez funtzionatzea.

5. ESLEIPENA

Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra eskaera egiterako orduan UPV/EHUko espediente akademikoko batezbesteko nota izango da.

Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.