Breadcrumb

2024ko pran berria

                              

                                      Korrika erresistentziarik gabe

                                  Unibertsitateko IV. PRAN lasterketa

 

2024ko azaroaren 10ean, antibiotikoen erabilera zuhurrari buruzko kontzientziazioaren Munduko Astearen testuinguruan, Unibertsitateko PRAN lasterketaren edizio berri bat ospatuko da Vitoria-Gasteizen.

Oraingoan, ez da parte-hartzaileen arteko lehia izango, guztiok elkartu eta, oinez ala korrika, gure hirian zehar ibiliko gara antibiotikoekiko erresistentziari aurre egitearen beharra bultzatzeko.

Goizeko 10:30etan hasiko da Farmazia Fakultatearen atzealdean, baina zuen kamiseta jasotzeko bertaratzera deitzen zaituztegu 10:00etatik aurrera. Lasterketa bukatzean, guztiok elkartu, eta, musikaz eta dantzaz lagunduta, talde argazkia aterako dugu.

Anima zaitez korrika egitera ERRESISTENTZIARIK GABE!!!!

LASTERKETAREN MAPA

IZENA EMATEKO FORMULARIOA