Breadcrumb

2021_05_17_becas_de_transicion_al_mundo_laboral

Lan Mundura Igarotzeko Bekak 2024

UPV/EHUren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arteko Akordioaren barruan, Farmazia Fakultateak (20 Transizio Beka inguru) jarriko ditu ikasleen eskura 2024an.


IKASLEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Beka horiek 2023/24 ikasturtean gradua amaitzeko prest dauden ikasleei zuzenduta egongo dira, edo, bestela, 2024/25 ikasturterako graduko azken ikasturtean Gradu Amaierako Lana edota Tutoretzapeko Praktikak irakasgaietan soilik matrikulatzen direnei.


BEKEN EZAUGARRI OROKORRAK

  • Ordu kopurua: asteko lanaldia 30 ordukoa gehienez (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).
  • Praktikaldia: 2024ko urria-azaroa-abendua.
  • Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500€ jasoko ditu konpentsazio ekonomiko gisa hiru hilabeteko aldia amaitzean, eta horri dagokion zerga atxikipena deskontatuko zaio.
  • Beka lortzen duten ikasleek zeharkako gaitasunei buruzko ikastaro osagarri batean parte hartu beharko dute, eta ikastaro hori egitea ordaintzeko baldintza izango da.
  • Beken onuradunek hitzarmen bat sinatuko dute, eta irakasle tutore baten eta instruktore baten laguntza izango dute.
  • Praktika amaitzean, UPV/EHUk bekaren onuradunei dagokien zenbatekoa ordainduko die, eta laguntza ordaintzen duen erakunde gisa Gizarte Segurantzan kotizatzeko betebeharrak beteko ditu.
  • Informazio gehiago hemen: trantsiziobekak@ehu.eus


IKASLEEN ESKAERAK KUDEATZEA

Kanpoko Praktiken Dekanordeak informazioa emateko mezu elektroniko bat bidaliko die (ekainean) beka horietan interesa izan dezaketen ikasle guztiei, baita esteka bat ere eskaera egin dezaten.


ENPRESAK HAUTATZEKO KUDEAKETA

Kanpoko Praktiken Dekanordea harremanetan jarriko da aurreko deialdietan beken programa horretan parte hartu duten enpresekin, eta dagokion informazioa bidaliko du (maiatzean).

Interesa duen beste edozein enpresak fakultatearekin  jar daiteke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: ff.praktikak.dekanordea@ehu.es. Mezuaren gaian honako hau jarri behar da: Empresa_Becas de Transición 2024.

Gainera, dei egiten zaie ikasleei beren intereseko enpresekin zuzenean harremanetan jar daitezen.


ENPRESA-IKASLEA ESLEITZEKO PROZEDURA

Ikastegiak beken onuradunak hautatuko ditu, eskaera egin duten ikasleen artean, haien espediente akademikoa kontuan hartutak , eta jakinaraziko die hautatuak izan direla.

Dei egingo zaie onuradunei, aurreko irizpideen arabera ezarritako ordenaren arabera, eta parte hartzen duten enpresetan eskuragarri dauden plazak eskainiko zaizkie, gehien interesatzen zaiena hauta dezaten. Ikaslea izan bada enpresarekin harremanetan jarri dena, esleipena zuzena izango da.

Beken onuradunek hautatutako enpresei emango die horren berri ikastegiak.