Defentsa
GrALa epaimahai baten aurrean, modu presentzialean, aurkeztu beharko da.
Ikasleak
• Defentsa-eguna baino 4-5 egun lehenago ikasle bakoitzak GAURetik mezu bat jasoko du, defentsa-eguna, ordua, lekua eta epaimahaiari buruzko informazioarekin.
• Ikasle bakoitzak 15 minutu izango ditu defentsa egiteko eta denbora tarte horretan bere GrALaren helburuak, lana egiteko metodologia, edukia eta ondorioak azaldu beharko ditu. Egokitzat joz gero, ikastegian eskura dauden ikus-entzunezko baliabideak erabili ahal izango ditu.
• Ondoren, 15 minutuko gehienezko denbora tartean, epaimahaiko kideek egin ahal izango dizkioten galderei, argibide eskaerei, azalpenei edo iradokizunei erantzungo die. Halaber, defentsa jendaurrean egingo da.
Epaimahaia
• Epaimahaia Graduan irakaskuntza duten sailen bateko kide diren edo Farmazia Fakultateari atxikitako hiru irakaslek osatuko dute.
• Defentsa eguna baino 4-5 egun lehenago, epaimahaia osatzen duten kideek ebaluatu beharreko ikasle bakoitzeko bi mezu jasoko dituzte:
• GAUR mezua: bere epaimahaiaren eguna, lekua, ordua eta ebaluatu beharreko ikaslearen izena jasoko dute, baita haren zuzendarien txostena ere.
• ADDI akademikoaren mezua: ebaluatu beharreko lana eskuratzeko lotura jasoko dute.
• Ikasleak egindako lana, aurkezpena eta defentsa ebaluatuko ditu “Epaimahaiaren Ebaluazioa” dokumentuan ezarritako ebaluazio irizpideen arabera.
• Epaimahaiko kide bakoitzak bere ebaluazioa bakarka egingo du, eta azken kalifikazioa zehazteko, jasotako hiru kalifikazioen batez besteko aritmetikoa kalkulatuko da, defentsa egunean bertan eskura izango duten excel orrian.
• Ikasle bakoitzak lortutako kalifikazioa defentsa egunean bertan eskura jarriko zaien “GrALaren Defentsaren Akta” izeneko dokumentuan adieraziko da, eta dekanotzako idazkaritzan entregatuko da.
• GrALaren aurkezpenean plagiorik antzemanez gero, epaimahaiak suspentso kalifikazioa (0,0) jarriko dio lanari.
• Ikasleak lana gainditzen ez badu, epaimahaiak lana hobetzeko iradokizunak jasotzen dituen txosten bat helaraziko dio ikasleari, lana berriz ebaluatzen denerako. Zuzendariari ere txostenaren kopia bat bidaliko zaio.
Osasun egoerak behartuta GrALen defentsa aurrez aurre egiteko aukerarik ez balego, bideo konferentziaz edo ikasle bakoitzaren eta ebaluazio epaimahaiko kideen arteko interakzioa ahalbidetzen duten beste online bitarteko batzuen bidez egiteko aukera erabiliko da.