GrALaren defentsarako eskaera
GrALaren Defentsarako Eskaera ikasturte bakoitzean GRALerako ezarritako egutegian adierazitako egunetan egingo da. Horretarako, hurrengo prozedura jarraituko da:
1. Ikasleak: "GrALaren Defentsarako Eskaera” dokumentua eGela plataforma birtualera igo behar da. Dokumentuak ikaslearen eta zuzendariaren sinadura izan behar ditu eta ikaslearen izen-abizenekin izendatuko da. Defentsa eskatu aurretik, ikasleak bere GrALaren behin betiko bertsioa helaraziko dio zuzendariari pdf formatoan.
1. Zuzendariak: Defentsarako eskaera dokumentua sinatu.
2. Ikasleak: Defentsa Eskaera GAUR aplikazioaren bitartez egingo da, “GAURen erabilerarako ikasleentzako laguntza gida”ko jarraibideen arabera. Bertan GrALaren defentsa egiteko deialdia eta hizkuntza adierazi beharko dira. GrALaren defentsa ikaslea matrikulatu den hizkuntzan egin beharko da.
2. Zuzendariak: GrALaren balorazio txostena egin (Zuzendariaren txostena), GAURen erantsi eta GrALaren defentsaren eskaera onartu, “GAURen erabilerarako laguntza gida” jarraituz (garrantzitsua da defentsaren onarpena lehenbailehen egitea ikasleak lana ADDI biltegira igo ahal dezan). Halaber, GAURen erantsitako txostena ez badago digitalki sinatuta, txostenaren kopia bat Dekanotzako idazkaritzan entregatu beharko da.
3. Ikasleak: GrALa ADDI akademikora igo.
Zuzendariak defentsaren eskaera GAURen onartzen duenean, ikasleak UPV/EHUko helbide elektronikoan bi mezu jasoko ditu (oso garrantzitsua da helbide elektronikoa aktibatua izatea).
Lehenengo mezua GAURek bidaltzen du eta informatiboa da.
Bigarren mezua ADDI biltegitik bidaltzen da eta mezu horretan agertzen den estekan GrALa ADDI akademikora igo beharko da hurrengo gidan zehazten diren 1-14 pausuak jarraituz: “ADDI akademikoan GrAL bat osatzeko gida”.
3. Zuzendariak: Ikaslearen lana ADDIn balioztatu.
Ikasleak GrALa ADDI biltegira igotzen duenean, zuzendariak bigarren mezu bat jasoko du. Mezu honek esteka bat izango du ikasleak ADDIra igo duen lana balioztatzeko. Horretarako, LDAP erabiltzaile eta pasahitzarekin sartu eta “ADDI akademikoan GrAL bat osatzeko gidan” zehazten diren 15-19 pausuak jarraitu.
Defentsa Eskaera egiteko epea amaitu ondoren, GrALen koordinatzaileak deialdi bakoitzeko GrALak ebaluatuko dituzten epaimahaiak zeintzuk izango diren zehaztuko du, baita GrALaren defentsa egiteko lekua, eguna eta ordua ere. GrALeko koordinatzaileak denbora nahikoarekin emango die horien berri lanean parte hartzen duten ikasleei eta irakasleei, eGelan eta /edo GAUR aplikazioaren bitartez.
• Ez da GrALaren Defentsarako Eskaerarik epez kanpo onartuko; hortaz, pdf fitxategia ez bada epe barruan aurkezten, deialdi horretan ikasleak izango duen kalifikazioa “Ez Aurkeztua” izango da.
• Ohiko deialdian “Suspentso” edo “Ez Aurkeztua” kalifikazioa jaso duen ikasleak, ezohiko deialdira aurkezteko eskubidea izango du. Hartarako, ezohiko deialdirako Defentsarako Eskaera egin beharko du ikasturte bakoitzean GrALerako egutegian ezarritako epearen barruan.
Ikasketa Amaierako otsaileko deialdia
Horretarako baldintzak betetzen baditu, ikasleak Ikasketa Amaierako otsaileko deialdia erabili ahalko du, ezarritako epearen barruan Ikasleen Idazkaritzan eskaera eginez.
Ikasketa Amaierako Deialdia eskatu eta otsailean “Suspentso” edo “Ez Aurkeztua” kalifikazioa jaso duenak, ezohiko deialdiko defentsa eskaera uztailean egin beharko du eta irailean aurkeztu eta defendatu.