Titulu eskaera eta nola jaso
Titulazioko irakasgai guztiak behin gaindituta eta espedientea itxita, ikasleak titulua eskatu ahal izango du GAURen bidez (fakultateko Ikasleen Idazkaritzan ere eska daiteke).
Egin beharreko tramiteak egin ondoren, ikasleak behin-behineko ordezko ziurtagiri bat jasoko du eskarian jarri duen helbide elektronikoan. Ziurtagiri horrek urtebeteko balioa izango du, sortu den datatik hasita.
Nahitaezkoa ez bada ere, oso komenigarria da titulazioa amaitu ostean ikasleak ziurtagiri akademikoa eskatzea (titulua tramitatu eta gero). Hori ere GAURen bidez edo fakultateko Ikasleen Idazkaritzan eska daiteke.
Titulua jaso:
Interesdunak berak bakarrik jaso dezake titulua, eta NANa erakutsi behar du horretarako.
Gura izanez gero, fakultateko Ikasleen Idazkaritzan eska daiteke titulua beste probintzia bateko hezkuntza ordezkaritzara bidaltzea (Euskal Herritik kanpo), edo UPV/EHUko beste campus bateko errektoreordetzara. Hala eginez gero, fakultateko Ikasleen Idazkaritzak interesdunak eskatutako tokira bidaliko du titulua, eta bertan jaso ahal izango du berak, jakinarazpena jaso bezain laster.
Titulua bidaltzeko eskaera
Joaterik ez badu, beste pertsona bati baimena eman ahalko dio bere izenean jasotzera etortzeko.
Aukera hau eskatzeko dokumentazioa:
- Titulua jasoteko baimena, baimena ematen duen pertsonak eta baimendutako pertsonak betea eta sinatua.
- Baimena ematen duen pertsonaren eta baimendutako pertsonaren NAN/pasaportearen kopia bana.
Titulua jasoteko baimena duenak bere NAN edo pasaportea aurkeztu beharko du, baimena eta fotokopiekin batera.
Titulua jasotzeko baimena