Hautazko kredituen onarpena (graduetan)
2024ko irailaren 9tik urriaren 9ra, bai lortutako kredituak , bai behean eskura daukazuen eskaera orria entrega daitezke ikasleen idazkaritzan.
Hautazko kredituak onar daitezke curriculumari ez dagozkion kultura eta kirol-ekintzak egiteagatik, ikasleak ordezkatzeko lana eta elkartasuneko zein lankidetzako jarduerak egiteagatik ("Graduko ikasketetan kredituak transferitzeko eta aitortzeko arautegi"ko 5e, 5f, 10 eta 11 artikuluak)
Onarpenerako agiri guztiak ikasleen idazkaritzan aurkeztu beharko dira, orginalak eta kopiak, biak alderatu ahal izateko.
Ikasleak behin bakarrik joan beharko du Idazkaritzara hautazko kredituak aitortzeko eskatzera; hain zuzen ere, sei kredituak aldi berean aitortzeko eskatu ahal izateko beharrezkoa den dokumentazio guztia eskura duenean
Akademia Antolakuntzako Batzordeak hartuko du kredituak ematearen gaineko erabakia, indarreko araudiari jarraiki. Emandako kredituak ikaslearen espedientean jasoko dira. Arautegia begiratzea gomendatzen dugu,UPV/EHUk gai horren inguruan zehazten dituen arauak ezagutu ahal izateko.
2023/24
Epe orokorrak: 1) 2023ko irailaren 11tik urriaren 11ra.
2) 2024ko ekainaren 3tik 28ra.
Ezohiko epea: ikasketak urtarrilean amaituko dituzten ikasleentzat soilik:
2024ko urtarrilaren 22tik 26ra.
2024/25
Epe orokorrak: 1) 2024ko irailaren 9tik urriaren 9ra.
2) 2025eko ekainaren 2tik 27ra.
Ezohiko epea: ikasketak urtarrilean amaituko dituzten ikasleentzat soilik:
2025eko urtarrilaren 20tik 24ra.