Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Ebaluazio berezia

Irakasgairen bat ebaluazio bereziaz gainditzeko aukera ematen zaio ikasleari, betiere baldintza hauek betetzen badira:

1. Irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko, ikasleek nahitaez egon behar dute matrikulatuta eskaerari dagokion ikasturtean.

2.- Ikasleek ebaluazio berezia eskatu ahal izango dute, egokitzat hartzen dituzten alegazioetan oinarrituta -baldin eta ez badituzte agortu irakasgaiaren deialdi guztiak- honako kasuotan:

​​​​​​​Titulazioko kreditu guztien %6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango du ikasleak, gehienera, baldin eta egin beharreko kredituen %90 gainditu badu. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen %6 baino gehiago baditu: horrelakoetan irakasgairako epaimahai berezia eskatu ahal izango du.

​​​​​​​Ebaluazio berezia eskatzen duten ikasleek behintzat hiru deialdi izan beharko dituzte erabilita irakasgai horietan, eta baten batean gutxienez 3 puntu lortuta izan.

​​​​​​​Inola ere ezin ezingo da eskatu ebaluazio berezia karrera amaierako proiektu edo lanerako eta practicumerako.

​​​​​​​Ebaluazio berezia egiteko eskaria jaso delarik eta aurreko atalean ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatu ondoren, ikastegiko epaimahai bereziak baietsi egingo ditu ondoko baldintzak beteko lituzketen eskari guztiak.

​​​​​​​1. Gutxien dela, irakasgaiaren 4 deialditara aurkeztu izana.

​​​​​​​
2. Deialdiren batean gutxienez 4ko kalifikazioa lortu izana.

​​​​​​​
3. GRAL salbu, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

​​​​​​​
Irakasgai bat ebaluazio bereziaz gainditzeko eskaera egin ahal izateko epeak honako hauek dira: irailaren1 etik 5era arte, eta  martxoaren 1etik 5era arte.

​​​​​​​
Ikasleei gogorarazten zaie baldintzak betetzeak ez duela esan nahi dagokion epaimahaiak ebaluazio berezia automatikoki onartuko duenik. Ikasleek ahalik eta zehaztasun handienarekin arrazoitu beharko dute beren eskaera, egoki deritzen argudioak emanez.