Kredituak transferitu eta onartzea (Baliozkotzeak)
Baliozkotzeak ikasleen idazkaritzan eskatu daitezke, behin matrikula egin ondoren. Eskaerak egiteko epea 2024ko irailaren 9tik urriaren 9ra da.
Hauxe da eskaera egiteko prozedura:
- Bai eskaera bai inprimakia bete behar dira. Berez, ikastegikoak ez diren ikasleek baliozkotu nahi dituzten irakasgaien programak erantsi behar dituzte. Programa horiek jatorrizko ikastegi edo unibertsitatearen zigilua izan beharko dute, irakasgaiak gainditu ziren urteko zigilua, hain zuzen.
- Ziurtagiri akademikoa erantsi behar da, originala eta kopia (UPV/EHUko ikasleek ez daukate ziurtagiri hori derrigor aurkeztu beharrik).
- Akademia Antolakuntzako eta Ikasketak Baliozkotzeko Batzordeak eskaeren gaineko ebazpena eman ondoren, erabaki horiek ikasleei jakinaraziko zaizkie, eta ondoren enborrezko, nahitaezko eta hautazko irakasgai berriekin erregularizatu ahal izango dute beren matrikula (hautazko irakasgaien aukera plaza hutsak daudenean baino ezingo dute egin).