Matrikula luzatzea
Graduko ikasleei aukera ematen zaie beren matrikulan bigarren lauhilekoko irakasgaiak gehitzeko, baldin eta aurretik, matrikulaldi arruntean, gutxienez irakasgai batean matrikulatu badira.
Eskaerak 2025eko otsailaren 3tik 10era egingo dira; horretarako, eskaera-orria bete eta ikasleen idazkaritzan aurkeztu beharko da.
OHARRA. Gogorazi nahi dizuegu graduko titulazioetan ikaslea ezin dela matrikulatu 60 kreditu berri baino gehiagotan eta guztira 90 baino gehiagotan urte bakoitzean. Hortaz, uztailean kopuru horretara iritsi diren ikasleek ezingo dute bigarren matrikulaldia egin.