Patxi Juaristi
Informazio osagarria
Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967) Soziologian Doktorea da 1995. urtetik. 1990 - 1993 urte bitartean, ikerlariak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka izan zuen. Tesia egiterakoan, ikerlari aritu zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994). 1998. urtean, irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean. Euskal kulturari buruz, euskaldunon baloreei, euskarari eta, orokorrean, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, artikulu eta liburu argitaratu ditu. 2006. urtetik, Gerra Zibilari loturiko hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu. 2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria Globalizazioaren aurrean liburuarekin, eta 2009an, Arabako Foru Aldundiaren Becerro de Bengoa saria Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila liburuagatik. Bere azken liburua da Markinako Frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931 - 1939) (2011). 1993 urtetik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Dena dela, 2005etik 2009ra, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izan zen.