XSLaren edukia

Antzinaroko Gizarteak eta Kulturak

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Artearen Historiako Gradua
Ikasturtea
2024/25
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

M02CM01. Munduko, estatuko eta eskualdeko historiaren prozesu eta gertakari nagusiak nahikoa eta

modu egokian ezagutzen direla frogatzea, ikuspuntu diakroniko batetik, hainbat alderdiri

dagokionez (ekonomia, gizartea, politika, kultura etab.); halaber, prozesu eta gertakari horiek

gaur egungo gizarteekin duten lotura ezagutzen dela frogatzea.

M02CM02. Denboran zehar izan diren ikuspuntu eta ikuspegi historiografikoak eta horiek aro historiko

bakoitzeko kulturarekin duten harremana identifikatzea.

M02CM03. Ikerketa historikorako oinarrizko metodoak eta teknikak ezagutzea eta materialak eta

informazio-iturriak lortzeko, antolatzeko eta aztertzeko gaitasuna erakustea.

M02CM04. Gai izatea ikerketa historikoko gai edo arazo bat, gutxienez, aurkezteko, ahoz edo/eta

idatziz, zuzentasun formalez eta terminologia egokia erabiliz; hartara, iturri historikoak (lehen

eta bigarren mailakoak) modu egokian erabiltzeko trebetasuna erakusteko.



Ikastearen emaitzak

Irakasgai hau egin ondoren ikasleek hurrengoa egiteko gai izango dira:

IE1. Zibilizazio aurreklasiko eta klasikoen prozesu eta gertakari historikoak ulertzea, ikuspegi

diakroniko zein sinkronikotik.

IE2 Gaur egun formatu desberdinetan eskuragarri dauden tresna egokiak erabiltzea iturri historikoak

aztertzeko (idatziak eta arkeologikoak).

IE3. Sintesiak egitea eta gai historiko baten inguruko diskurtsoak egituratzea eta aurkeztea, ahoz

edo idatziz, forma-zuzentasun eta terminologia egokiarekin.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Sarrera. Ingurune geografikoa, kronologia eta iturriak.

2. Hiriaren sorrera Mesopotamian: “hiri-iraultza”. Hiri-estatua Sumerian.

3. Semitak eta indoeuroparrak Ekialde Hurbilean. Sargon Akadekoa. Hammurabiren lege kodea. Hititen

zuzenbide eta estatu antolamendua.

4. Egeoko mundua K.a. II. milurtekoan. Kreta minoikoa. Greziar mizenikoak.

5. Ekialde Hurbila K.a. I. milurtekoan. Inperio asiriarra, Babilonia kaldearra eta Ekialde Hurbileko

erreinu txikiak. Merkataritza-hedapen feniziarra. Israelgo estatua. Akemenestar inperioa.

6. Greziako mende ilunak: Aro iluna eta gizarte homerikoa.

7. Greziako aro arkaikoa. Polisaren sorrera. “Kolonizazio handia”. Legegile eta tiranoak. Esparta

eta Atenas arkaikoak.

8.- Grezia klasikoa. Atenas K.a. V. eta IV. mendeetan: erakundeak eta bizitza politikoa. Greziako

nazioarteko harremanak (K.a. V eta IV mendeak). Hegemonia lortzeko borrokak (Esparta, Tebas eta

Mazedonia).

9. Aro helenistikoa. Alejandro Handiaren inperioa. Diadoko eta erreinu helenistikoak.

10. Erroma jatorrietatik K.a. III. mendearen bukaerara arte: monarkiatik errepublikara. Errepublika

arkaikoa: gatazka patrizio-plebeiotarra. Italiaren konkista eta hedapen mediterraneoa. Erromatar

gizartearen eraldatzeak.

11. Erroma K.a. II eta I. mendeetan. Errepublikaren krisia. Pertsona bakarreko boterearen finkatzea.

Egitura sozio-ekonomikoen aldaketak.

12. Printzipatua Augustoren garaitik Severotar leinuaren garaira arte (K.a. 44-K.o. 238). Estatu

berriaren boterearen oinarriak eta erregimen politiko berriaren sortzea. Probintzietako

administrazioa.

13. Antzinate berantiarra (K.o. III. eta IV. mendeak). III. mendeko krisialdia. Behe inperioa:

erakundeak, ekonomia eta gizartea. Inperioaren banaketa. Mendebaldearen erorikoa.

MetodologiaToggle Navigation

- Irakasleak gai honetako eduki teorikoen azalpenarekin batera ariketa praktikoak egingo ditu (iturri

historiko, mapa eta irudien komentarioa) eta gaitegiko programaren oinarrizko kontzeptuak

azpimarratuko ditu, kontuan hartuta ikasgaiaren edukiak modu progresiboan bereganatu behar direla.

- Arreta handia jarriko da hiztegi historikoaren bereganatzean, ikastean eta erabilpenean.

- Zati praktikoa burutzeko ikasleak aldez aurretiko lana egin beharko du irakasleak emandako

materiala eta argibideak erabiliz.

- Irakaskuntzaren prozesua gidatzeko eta zaintzeko bakarkako tutoretzak.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A. Etengabeko Ebaluazioa

Ebaluaketarako tresnak:

A.1. Lauhilekoan zehar ebaluazioa jarraitua duten ariketa praktikoak: antzinateko iturrien iruzkin historikoak, hitzaldietara joatea eta horien inguruko froga idatzia, hainbat irakurketaren aipamen historikoa etab.

Ebaluaketaren irizpidea: Ariketa desberdinetan parte-hartze aktiboa; aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; kontzeptu historikoen erabilpen zehatza; ahozko gaitasuna; ortografia zuzena eta edukien aurkezpen grafikoaren txukuntasuna.

Azkeneko notaren portzentajea: % 40.



A.2. Ikasturtean zehar emandako eduki teoriko eta praktikoei buruzko froga idatziak.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren portzentajea: % 60.



Ikasgaia gainditzeko, gutxienez kalifikazioaren % 50 lortu beharko da ariketa praktikoetan (A.1.) eta idatzizko probetan (A.2).



B. Azkeneko ebaluazioa

Ebaluaketarako tresna:

Froga idatziak non ikasgai-zerrendaren eduki teoriko eta praktikoak garatu behar diren.

Ebaluaketaren irizpideak: Aurkezpen-argitasuna eta antolakuntza zuzena; ezagupenen bereganatze maila; kontzeptuen arteko harremanak eraikitzeko gaitasuna; sintesi-gaitasuna; aurkezpenean argitasuna, garbitasuna eta ortografia zuzena eskatuko da.

Azkeneko notaren portzentajea: % 100.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da. (EHUko graduetan ikaslegoaren ebaluazioaren araudiaren 8.3 artikuluaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2017/03/13).



C. Ohiko deialdiari uko egitea

Graduko arautegiaren arabera, ikasleek ohiko deialdiari uko egiteko ez dute ezer aurkeztu behar, azkeneko azterketara ez aurkeztearekin nahiko izango da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasleak e-Gelara igotako materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Eskuliburuak eta erreferentzia lanak:

BRAVO, G., 2008, Historia del mundo antiguo. Una introducción crítica, Madrid: Alianza.

DICKINSON, O., 2010, El Egeo, de la Edad del Bronce a la Edad del Hierro, Barcelona: Bellaterra.

DOMÍNGUEZ MONEDERO, A.J., 1991, La polis y la expansión colonial griega, Madrid: Síntesis.

GÓMEZ ESPELOSÍN, F.J., 2011, Historia de Grecia en la Antigüedad, Madrid: Akal.

GÓMEZ PANTOJA, J. (coord.), 2003, Historia Antigua (Grecia y Roma), Barcelona: Ariel.

GÓNZALEZ-WAGNER, C., 2005, Historia del Cercano Oriente, Salamanca: Ed. Univers. Salamanca.

HIDALGO DE LA VEGA, M.J., SAYAS ABENGOCHEA, J.J., ROLDÁN HERVÁS, J.M., 1998, Historia de la Grecia

Antigua, Salamanca: Ed. Univers. Salamanca.

LIVERANI, M., 2012, El antiguo Oriente. Historia, sociedad y economía. Barcelona: Crítica (1a ed. 1995).

LÓPEZ MELERO, R., 2011, Breve historia del mundo antiguo, Madrid: Ed. Univers. Ramón Areces.

LOZANO, A., 1992, El mundo helenístico, Madrid, Síntesis.

NICOLET, C., 1982-1984, Roma y la conquista del mundo mediterráneo, 2 vols. Barcelona: Labor.

PÉREZ LARGACHA, A., 2007, Historia antigua de Egipto y del Próximo Oriente, Madrid: Akal.

ROLDÁN HERVÁS, J.M., 2011, Historia de Roma, Salamanca, Ed. Univers. Salamanca.

VAN DE MIEROOP, M., 2020, Historia del Próximo Oriente Antiguo (ca. 3000-323 a.n.e.), Madrid: Trotta (1ª ed. 2004 Oxford: Wiley-Blackwell).



2. Topografia eta kartografia:

BELTRÁN, F. y MARCO, F., 2019, Atlas de Historia Antigua, Zaragoza: Pórtico (1ª ed. 1987).

GRANT, M., 2004, Atlas Akal del mundo clásico, Madrid: Akal.

KINDER, H. - HILGEMANN, W. - HERGT, M., 2007, Atlas histórico mundial. De los orígenes a nuestros días. Madrid: Istmo.



3. Metodologia eta iturriak:

CRAWFORD, M. (ed.), 1986, Fuentes para el estudio de la Historia Antigua, Madrid: Taurus.

GÓMEZ PALLARÉS, J., CAEROLS PÉREZ, J.J. (eds.), 1991, Antiqua tempora. Reflexiones sobre las ciencias de la Antigüedad en España, Madrid: Ed. Clásicas.

GRANT, M., 2003, Historiadores de Grecia y Roma. Información y desinformación, Madrid: Alianza.

PLÁCIDO SUÁREZ, D., 1993, Introducción al mundo antiguo: problemas teóricos y metodológicos, Madrid: Síntesis.



4. Testu bilduma:

DOMÍNGUEZ MONEDERO, A., PLÁCIDO SUÁREZ, D., GÓMEZ ESPELOSÍN, F.J., GASCÓ DE LA CALLE, F., 1999, Historia del mundo clásico a través de sus textos. 1. Grecia, Madrid: Alianza.

GARCÍA MORENO, L., GASCÓ DE LA CALLE, F., ALVAR EZQUERRA, J., LOMAS SALMONTE, F.J., 1999, Historia del mundo clásico a través de sus textos. 2. Roma, Madrid: Alianza.

LARA PEINADO, F., 2011, Textos para la historia del Próximo Oriente Antiguo, Madrid: Cátedra.

LARA PEINADO, F., LARA GONZÁLEZ, F., 2009, Los primeros Códigos de la humanidad, Madrid: Tecnos.

SERRANO DELGADO, J.M., 1994, Textos para la historia de Egipto, Madrid, Cátedra.



5. Hiztegi historikoak:

GÓMEZ ESPELOSÍN, F. J., et alii, 2005, Diccionario de términos del mundo antiguo, Madrid: Alianza.

LARA PEINADO, F., 2009, Diccionario de instituciones de la Antigüedad, Madrid: Cátedra.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BARRY, J.K., 2016, El antiguo Egipto: tres mil años de historia, Barcelona: Crítica.
BOARDMAN, J., GRIFFIN, J., MURRAY, O., 2022, Historia Oxford de Grecia y el Mundo Helenístico, Madrid: La Esfera de los Libros
BROWN, P., 2016, Por el ojo de una aguja. La riqueza, la caída de Roma y la construcción del cristianismo en Occidente (350-550 d.C.), Barcelona: Acantilado.
CAMERON, A., 2001, El Bajo Imperio romano (284-430 d.C.), Madrid: Encuentro.
DICKINSON, O., 2000, La Edad del Bronce egea, Madrid: Akal.
GÓMEZ ESPELOSÍN, F.J., 2019, Geografía de lo exótico. Los griegos y las otras culturas, Madrid: Síntesis.
GONZÁLEZ SERRANO, P., 2019, Los minoicos, Madrid: Síntesis.
GRIMAL, P., 2021, El helenismo y el auge de Roma. El mundo mediterráneo en la Edad antigua. II, Madrid: Siglo XXI.
KAPLAN, M. y RICHER, N. (dirs.), 2003, El mundo griego, Granada: Univers. Granada.
KAPLAN, M. y RICHER, N. (dirs.), 2003, El mundo romano, Granada: Univers. Granada.
KUHRT, A., 2014, El Oriente Próximo en la Antigüedad. (c.3000-330 a.C.). Barcelona: Crítica (1ª ed. 2000-2001).
LIVERANI, M., 2003, Relaciones internacionales en el Próximo Oriente antiguo, 1600-1100 a.C., Barcelona: Bellaterra.
LIVERANI, M., 2006, Mito y política en la historiografía del Próximo Oriente antiguo, Barcelona: Bellaterra.
LIVERANI, M., 2022, Asiria. La prehistoria del Imperialismo, Madrid: Trotta
LÓPEZ CASTRO, J.L. (ed.), 2021, Entre Útica y Gadir. Navegación y colonización fenicia en el Mediterráneo Occidental a comienzos del primer milenio a.C., Granada: Comares.
PINA POLO, F., 1999, La crisis de la República (133-44 a.C.), Madrid: Síntesis.
SÁNCHEZ LEÓN, M.L., 1998, El Alto Imperio romano (14-235), Madrid: Síntesis.
TALLET. P., PAYRAUDEAU, F., RAGAZZOLI, C., SOMALIGNO, C., 2022, El Egipto faraónico. Historia, sociedad y cultura, Madrid: Dilema
VERNANT, J.P., 2013, Mito y pensamiento en la Grecia antigua, Barcelona: Ariel.

Aldizkariak

Gerión (Universidad complutense)
Memorias de Historia Antigua (Universidad de Oviedo)
Polis (Universidad de Alcalá de Henares)
Studia Historica. Historia Antigua (Universidad de Salamanca)
Veleia (Instituto de Ciencias de la Antigüedad. Antzinaroko Zientzien Institutua. UPV/EHU)

Aldizkari elektronikoak. UPV/EHU
http://www.ehu.eus/es/web/biblioteka/aldizkariak
DIALNET. Servicio de alertas y hemeroteca virtual de revistas científicas. Universidad de La Rioja
https://dialnet.unirioja.es/documentos

TaldeakToggle Navigation

16 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46A (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

46B (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala

61 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala