Eduki publikatzailea

Zibersegurtasuneko UPV/EHU - ZIUR Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: ZIUR Fundazioa

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2022

CAMPUSA: Gipuzkoa

IKASTEGIA: Informatika Fakultatea

GAI-ARLOA: Ikasgelaren lan esparrua segurtasun informatikoari lotutako hainbat alderdik osatzen dute: pentesting, networking eta reversing industria-eremuetan. Horren bidez, azpiegitura teknologikoa indartu eta berrikuntza sustatu nahi da zibersegurtasunaren esparruan.

Ikasgelaren helburua da irakasleek eta ikasleek zibersegurtasunaren arloan dituzten ezagutzak zabaltzea, ikasketa aktibo eta parte-hartzailea sustatzeko espazio bat sortuz. Helburu hori bat dator kalitatezko hezkuntza eta bizialdi osoko ikaskuntza sustatzearekin.

Lan metodologiaren ardatza parte-hartze proaktiboa da. Hori dela eta, Capture the Flag (CTF) estiloko erronkak eta ariketak proposatzen dira; hau da, zibersegurtasunaren arloko gaitasunak eta ariketa praktikoak.

ARDURADUNAK: José Miguel-ALONSO, Juan Antonio PEREIRA VARELA | dif.ziur@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 17. GJH: Helburuak lortzeko aliantza

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua