Eduki publikatzailea

UPV/EHU - CABB/BBUP Uraren Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

GELA MOTA: Teknologia Gela

SORTU ZEN URTEA: 2019

CAMPUSA: Bizkaia

IKASTEGIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola

GAI-ARLOA: Gela uraren kudeaketaren jakintza arloan txertatzen da, ikerkuntza zientifikoaren eta teknologikoaren alorrean, baita irakaskuntzaren eta berrikuntzaren alorrean ere. Ikasgelan honako gai hauek lantzen dira: uraren kudeaketa eraginkorra, Partzuergoaren instalazioek kudeatzen dituzten sistema hidraulikoak, elektrikoak eta komunikaziokoak optimizatzea, eta arazketako azpiegituren osagaiak optimizatzea, betiere efizientzia handiagoa eta kostuak murriztea lortzearren.

Lankidetza esparru horren bitartez, prestakuntza programak, master amaierako lanak, ikerketa proiektuak eta jarduera akademikoak egitea sustatzen da, erakunde bien arteko ezagutza sortzea, trukea eta transferentzia bultzatuta.

ARDURADUNA: Natalia ALEGRÍA | natalia.alegria@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua

RIS3:

  • Ekosistemak
  • Biozientziak-Osasuna