Eduki publikatzailea

TRALIMA/ ITZULIK Itzulpena, Literatura eta Ikus-entzunezkoak

Datu orokorrak

Kokapena
Letren Fakultatea
Micaela Portilla Ikergunea
Ikertzaile nagusia
Raquel Merino-Álvarez
Doktore kopurua
9
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
tralima@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/tralimaitzulik

Osakideak

  • Raquel Merino Álvarez
  • Cande Cabanillas
  • Tomás Conde
  • Marlén Izquierdo
  • Elizabete Manterola
  • María Pérez López De Heredia
  • Zuriñe Sanz
  • Ana Tamayo
  • Naroa Zubillaga
  • Olaia Andaluz Pinedo

Ikerketa-ildoak

Itzulpenen azterketa deskriptibo eta intersemiotikoa (ingelera, alemaniera, frantsesera <> gaztelera, euskara) literaturan eta ikus-entzunezko bitartekoetan, ikuspuntu historiko batetik.

Ingelera/alemaniera-gaztelera/euskara literatur itzulpenaren historia. Zentsura. Autoitzulpena

Corpusetan oinarritutako ingelera/alemaniera-gaztelera/euskara azterketa kontrastiboak eta itzulpen azterketak.

Corpus eleanitzak eta paraleloak bildu eta ustiatzeko erreminten garapena.

Ikus-entzunezko itzulpengintza: identitate eta eleaniztasunaren irudikatzea eta irisgarritasuna.

Genero klitxe eta estereotipoen itzulpena eta irudikatzea literaturan eta ikus-entzunezko bitartekoetan

Identitatea eta itzulpengintza

Arte eszenikoen eta ikus-entzunezko hedabideen itzulpena eta irisgarritasuna.

Itzulpenak ebaluatu, zuzendu, gainbegiratu eta editatzea.

Testu genero espezializatuak itzulpengintzarako.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Corpus eleanitzekin lan egitea, katalogoak eraikitzea eta aztertzea, itzulpengintzari eta interpretazioari loturiko gaietan aholkularitza, espezialitate eta gai ezberdinei dagokienez. Itzulpengintza teknologien inguruko heziketa.

Ikus-entzunezko itzulpenen kalitateari buruzko txostenak.

Gorrentzako azpitituluen inguruko heziketa eta beren kalitatearen ebaluazioa. Ikus-entzunezko itzulpenaren inguruko heziketa (gorrentzako azpitituluak, bikoizketa, azpitituluak, audiodeskripzioa). Keinu hizkuntzaren gaineko heziketa.

Doktoregai eta ikertzaileen heziketa aurreko ikerketa-ildoen gainean.

Corpus paraleloak lerrokatzeari buruzko tailerrak.

Ad-hoc corpusen biltze eta ustiatzeari buruzko tailerrak.

Tresneria

  • Ordenagailu eramangarriak (UPV/EHUko inbentarioa).

Proiektu aipagarrienak

Corpusnet, Red de Excelencia. FFI2016-81934-redt. MINECO. (TRALIMA/ITZULIK Grupo Participante). 2017-2018.

Traducción y Representación de la Identidad en el Texto Audiovisual Multilingüe (IDENTITRA), FFI2015-68572-P (MINECOG15/75), 2016-2019.

TRALIMA/ITZULIK. Grupos de Investigacion UPV/EHU, GIU16/48. 2016-2019.

Estudio de la Traducción y los Trasvases Culturales en el Ámbito de la Literatura y los Medios Audiovisuales (GIC12/197, Eusko Jaurlaritza). 2013-2015

Traduccion y Censura en España (1939-1985): Corpus Textuales y Contexto Cultural FFI2012-39012-C04-01. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. 2012-2015.