QUALIKER
Datu orokorrak
- Kokapena
- Psikologia Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Nekane Balluerka Lasa
- Doktore kopurua
- 6
- Osakide kopurua
- 9
- Posta elektronikoa
- nekane.balluerka@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/ehusfera/qualiker/
Osakideak
- Nekane Balluerka Lasa
- Arantxa Gorostiaga Manterola
- Aitor Aritzeta Galan
- Jone Aliri Lazcano
- Goretti Soroa Martinez
- Alexander Muela Aparicio
Ikerketa-ildoak
Taldearen helburu nagusiak hauek dira:
- osasuna, ongizatea eta gaitasun sozio-emozionalak hobetzeko hainbat programa diseinatu, ezarri eta ebaluatzea;
- zenbait aldagai neurtzeko beharrezko tresnak eraikitzea, kultura batzuetatik besteetara egokitzea eta baliozkotzea, adibidez, atxikimendua, antsietatea, depresioa, arazo emozionalak eta jokabidearekin lotutakoak, nortasun-faktoreak, orientazio ekintzailea eta sormen emozionala, kasu guztietan bermatuz alborapenik gabeko ebaluazioa, baliozko interpretazioak egiteko eta erabaki egokiak hartzeko;
- datu meatzaritzaren estrategiak aplikatzea programen ebaluazioan.
Horrekin guztiarekin, gizartearen eskura jarri nahi ditugu osasuna eta ongizatea sustatzera bideratutako esku hartzeak eta bai norberaren bai taldearen garapenerako beharrezko diren gaitasun sozio-emozionalen sorta; ebaluazio tresna baliozko eta fidagarriak; eta informazioa ateratzea optimizatzeko proposamen metodologiko bat, programen ebaluazioaren bitartez erabakiak hartzeko.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Taldeak hainbat gairi buruzko aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen du: programak diseinatu, ezarri eta ebaluatzea; ebaluazio tresnak eraiki, egokitu eta baliozkotzea; animaliez lagundutako psikoterapia; tratamendu psikologikoaren atxikimendua; babesgabetasun egoeran dauden haur eta gazteen esku hartze psikologikoa; biofeedback bidezko erregulazio emozionala, bai unibertsitateko ikasleen antsietatea murrizteko bai arreta defizitaren nahasmendua, hiperaktibitatearekin nahiz gabe, duten haur eta nerabeen gain eragiteko; eta orientazio ekintzailea eta sormen emozionala.
Proiektu aipagarrienak
Elaboración de un instrumento de medida de la Orientación Emprendedora. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako ikerketa proiektua . Ikertzaile nagusia: Arantxa Gorostiaga doktorea. 2014-2015.
Qualiker taldea. Euskal Herriko Unibertsitateko ikertaldeentzako diru laguntza orokorra .Ikertzaile nagusia: Nekane Balluerka Lasa doktorea. 2015-2016.
Implantación y evaluación de un programa de adherencia al tratamiento para internos con trastornos de salud mental. Ikerketa kontratua. OTSUKA Pharmaceutical, S.A..Ikertzaile nagusia: Alexander Muela Aparicio doktorea. 2016.
Qualiker taldea. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza Euskal Unibertsitate Sistemako ikertaldeentzat (A taldea) . Ikertzaile nagusia: Nekane Balluerka Lasa doktorea. 2016-2021.
GAZTE-ZIUR 2017. Representaciones sociales y actitudes de los/as jóvenes vascos/as respecto a la seguridad vial: Análisis y propuesta de intervención. Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasun eta Mugikortasun Sailak diruz lagundutako ikerketa kontratua. Ikertzaile nagusia: Aitor Aritzeta doktorea. 2017-2018.