Eduki publikatzailea

Psikologia memoria PM

Datu orokorrak

Kokapena
Psikologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Malen Migueles Seco
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
3
Posta elektronikoa
malen.migueles@ehu.eus

Osakideak

  • Malen Migueles Seco
  • Elvira García Bajos
  • Alaitz Aizpurua Sanz

Ikerketa-ildoak

Lau lerro daude.

Lehenengoan, lekukoen memoria patroiak aztertzen dira gazte eta nagusietan. Gauza jakina da adinekoek arreta baliabide urriagoak eta abiadura txikiagokoak dituztela, eta, gazteen aldean, modu orokorragoan eta automatikoagoan prozesatzen dutela informazioa. Prozesatzeko estilo hori nahiko ona da informazioaren funtsa gogoratzeko, baina xehetasunen kaltetan izaten da hori.

Bigarren lerroan, gertaerari buruzko atzera begirako memoria (iraganeko esperientzien oroitzapena) eta aurrera begirakoa (esperientziak gogora ekartzea eta etorkizunerako itxaropenak) jorratzen dira.

Hirugarren eta laugarren ikerketa lerroak lotura dute hezkuntzaren esparruan memoria funtzionamendua hobetzeko ikasketa estrategiak aplikatzearekin. Ikasketa estiloak aztertuko ditugu, errendimendua malgutasun kognitiboarekin lotuz.

Azkenik, ebaluazioaren efektu onuragarriak aztertuko ditugu errendimendu akademikoa sustatzeko estrategia gisa.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Malen Migueles taldea bai ANECAren bai Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren proiektuak ebaluatzeko taldeetan aritu da. Esperientzia horri esker, aholkularitza eman dezake I+G proiektuak egin eta ebaluatzeko.

Elvira García Bajos metodologo aditua da eta gaitasuna du proiektuetan aholkularitza eta prestakuntza emateko.

Alaitz Aizpuruak hezkuntzaren esparruko prestakuntza eta aholkularitza jorra dezake, halaber, hezkuntzaren psikologian aditua baita.

Tresneria

  • Ordenagailu eramangarriak
  • Ebaluaziorako programa informatikoak: Wisconsing Sorting Card, e-prime

Proiektu aipagarrienak

Olvido inducido por la recuperación para guiones de actividades cotidianas y experiencias autobiográficas. Ikertzaile nagusia: Elvira García Bajos. Finantzaketa: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. PSI2009-09833/PSIC proiektua (2010/01/01-2012/12/30).

Evaluación de la memoria de testigos en adultos jóvenes y mayores. Ikertzaile nagusia: Malen Migueles. Finantzaketa: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. PSI2012-32960 proiektua (2013/01/01-2015/12/31).

Psicología de la Memoria ikertaldea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), GIU12/19 proiektua. Iraupena: 2012/11/22-2015.

Psicología de la Memoria ikertaldea, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), GIU15/02 proiektua. Iraupena: 2015/12/23-2018.

Memoria autobiográfica prospectiva en adultos jóvenes y mayores. Ikertzaile nagusia: Elvira García Bajos. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, PSI2015-63709-P proiektua (MINECO/EGEF), 2016/01/01-2018/12/31.