Proteinen biofisika (BIOPROT)
Datu orokorrak
- Kokapena
- Biofísika Institutua
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Arturo Muga Villate
- Doktore kopurua
- 8
- Osakide kopurua
- 13
- Posta elektronikoa
- arturo.muga@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) biofisika.org
Osakideak
- Arturo Muga Villate
- Adelina Prado Ruiz
- Fernando Moro Pérez
- David Rodriguez Larrea
- José Manuel Gómez Vilar
- José Angel Fernández Higuero
- Garbiñe Celaya Garavilla
- Judit Perales Calvo
Ikerketa-ildoak
- Giza deagregasa sistemaren txaperoi molekularren karakterizazioa. Hainbat sekuentzi proteikoren agregatu proteikoen formazioak patologia neurodegeneratibo eta metaboliko ugari karakterizatzen ditu. Babesteko, zelulak beharrezkoa den makineria proteikoa du, agregatu eta oligomero proteiko toxiko horiek berriro aktibatzeko eta/edo birziklatzeko. Makineria hori, giza desagregasa izenez ezagutzen dena, Hsp70, Hsp40 eta Hsp110 familietako hiru txaperoi molekularrek osatzen dute, eta modu kontzertatuan agregatu horien patua erabakitzen dute. Gure helburuak honako hauek dira:
A. Interakzioan inplikatuta dauden txaperoien erregio estrukturalak identifikatzea.
B. Haren interakzioa eta/edo agregatua birmoldatzeko gaitasuna modulatzen duten molekula kimiko sinpleak identifikatzea.
C. Hainbat agregatu amiloide eta amorfoen solubilizazio mekanismoa analizatzea, baita sortutako produktuen toxikotasun zelularra ere.
- Molekula bakarraren mailan, patologia neurodegeneratiboei lotutako proteinen oreka konformazionala karakterizatzea, baita haren interakzioa ere giza desagregasaren txaperoi molekularrekin. Helburu orokorra da molekula bakarraren mailan sekuentzia horien aldaera fisiologiko eta patologikoen eraketaren oreka deskribatzea eta gaixotasunaren garapenarekin erlazioan jartzea.
- Giza desagregasak agregatu proteikoak berriro aktibatzeko eta solubilizatzeko abiarazitako prozesuak modelizatzea.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Ikertaldeak I+G proiektuak garatzeko eta aholkularitza zientifikoa, ebaluazioa eta prestakuntza emateko gaitasuna du.
Tresneria
- Molekula bakarreko neurri elektrofisiologikoak, nanoporo proteikoak erabilita
- Titulazio isotermako kalorimetria
- Espektroskopia infragorria, Fourier-en transformatuarekin
Proiektu aipagarrienak
Desagregasas humanas y neurodegeneración, AEI, 2017-2019
Caracterización de desagregasas eucariotas y procariotas, MINECO, 2014-2016
Chaperonas moleculares, Eusko Jaurlaritza, 2013-2018
Fisica estadistica de las redes celulares en diagnostico, pronostico y terapia, MINECO 2015-2017
Nanotecnología de molécula única para nuevas estrategias terapeúticas, AEI, 2018-2020