Eduki publikatzailea

UPV/EHU - Open Data Bilbao-Bizkaia Gela

Irudia

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala

GELA MOTA: Teknologia Gela

SORTU ZEN URTEA: 2022

CAMPUSA: Bizkaia

IKASTEGIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola

GAI-ARLOA: Gelaren helburua Bizkaiari balioa ematea da, datu irekiak ikerketetan erabiliz, aplikazioak garatuz eta bistaratze berritzaileak eginez, erabakiak hartzea errazteko eta gizarte-arazoak konpontzen lagunduko duten ekimenak sortuz.
Besteak beste, honako jarduera hauek egiten dira:

  • a) Datuen berrerabileran oinarritutako proiektuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia hobetzeko.
  • b) Unibertsitateko kideek proposatutako informazio irekia berrerabiltzeko ekimenetatik abiatuz, datuen bistaratze berriak sortzea herritarren ongizatea hobetzeko helburuarekin.
  • c) Enpresa digitaleko etorkizuneko langileen gaitasun digitalak hobetzen lagunduko duten prestakuntza-ekimenak garatzea.

ARDURADUNA: Rosa María RÍO | rosamaria.rio@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua