UPV/EHU - NOVALTIA Gela
FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Novaltia
GELA MOTA: Enpresa Gela
SORTU ZEN URTEA: 2019
CAMPUSA: Araba
IKASTEGIA: Farmazia Fakultatea
GAI-ARLOA: Bere helburua da prestakuntza osagarria ematea Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako etorkizuneko egresatuei. Gela Fisikoak 25 pertsonarentzako edukiera dauka erdiko gunean eta gaituta dago irakaskuntza jardueretarako. Erdiko gunea hartzen du Farmazia Fakultateko Hallean eta Farmaziako bulego batean ohikoagoa den ekipamendua dauka: errebotikan formula magistralak egiteko laborategi txiki bat, liburutegi txiki bat eta farmazia asistentzialean erabili ohi diren beste batzuk. Halaber, Fakultatea hornitu du operadoreen bi gela mugikorrekin eta Europako Farmakopeara eta Fitoterapiara online sartzeko lizentziekin.
Gelaren lan ildoak bost dira:
- Prestakuntza osagarria fakultateko titulazioetako ikasleentzat, bereziki, Farmaziakoentzat eta Giza Nutrizio eta Dietetikakoentzat.
- Profesionalek emandako saio espezializatuak, Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradu bikoitzeko ikasketen barruan.
- Gradu Amaierako eta Titulu Amaierako Lanak garatzea eta horiek zabaltzea.
- Pertsona guztientzako kalitatezko zerbitzu farmazeutikoei buruzko ikerketa sustatzea.
- Eskolei, elkarteei edo gizarteari orokorrean zabaldutako prestakuntzako edo dibulgazioko hitzaldiak.
Gelak graduondoko titulu hauei ere ematen die babesa:
- Farmakokutsadurako Unibertsitateko aditua
- Farmazia Praktiko Asistentzialeko Unibertsitateko aditua
- Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan Unibertsitate Espezializazioa
ARDURADUNA: Mirari AYERBE DÍAZ | mirari.ayerbe@ehu.eus
GELAREN WEBGUNEA: Webgunea
GJH:
- 3. GJH: Osasuna eta ongizatea
- 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
- 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua
- 10. GJH: Desberdintasunak murriztea
- 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
- 14. GJH: Itsaspeko bizitza
- 15. GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza
- 17+1. GJH: Hizkuntza eta kultur aniztasuna
RIS3:
- Biozientziak-Osasuna