Eduki publikatzailea

Neurokimika & Neurodegenerazioa

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Rafael Rodríguez Puertas
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
8
Posta elektronikoa
rafael.rodriguez@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/alzheimer

Osakideak

  • Rafael Rodríguez Puertas
  • Iván Manuel Vicente
  • Laura Lombardero Iturrizaga
  • Alberto Llorente Ovejero
  • Iban Onandia Hinchado
  • Manuel Fernández Martinez

Ikerketa-ildoak

Ikerketa lerro nagusiaren helburua da neuroendekapenezko prozesuetan Nerbio Sistema Zentralean ematen diren aldaketa biokimiko eta zelular batzuk aztertzea. Aztertzen da, batez ere, neurotransmisio kolinergikoa eta endokannabinoidea bezalako lipidoen bitartez egindakoa, eta horiek memoria eta ikaskuntza prozesuekin duten erlazioa, baita haien alterazioa ere Alzheimer gaixotasunean. Aldaketak aztertzeko, Alzheimer gaixoen laginak erabiltzen dira. Horrez gain, animalia ereduak erabiltzen dira, bai in vitro bai in vivo, memoria eta ikaskuntza prozesuetan inplikatutako parametro neurokimikoak analizatzeko.

Gainera, taldeak laginen azterketa neurokimikoa eta farmakologikoa egiteko tresnak garatzen laguntzen du, hala nola masa espektrometria bidezko irudiaren (IMS) teknika, lipidoak eta beste biomolekula batzuk aztertzeko erabiltzen dena.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • Farmakoen xede proteinen analisia (Laguntza zientifiko-teknikoa). Farmakoen xede proteinen analisia. Erradioestekatzaileak errezeptoretan finkatzea, sistema isolatuetan eta ehun sekziotan. Antzekotasun, hautakortasun, potentzia eta eraginkortasun bidez farmakoak beren errezeptoreetan lotzearen ezaugarriak zehaztea.
  • Hazkuntza organotipikoak, ex vivo eredu gisa (Laborategiko Laguntza Teknikoa).
  • Immunohistokimika eta fluoreszentzia mikroskopia (Laborategiko Laguntza Teknikoa).
  • Proteinak hautematea Western Blot bidez (Laborategiko Laguntza Teknikoa).
  • MALDI-IMS aplikatzea, interes farmakologikoko biomolekulak hautemateko.
  • Ikertzaileak (doktorego aurrekoak) prestatzea, eta doktorego ondoko langileak hartzea.

Tresneria

  • Erradioestekatzaileen bidez farmakoen screeninga egiteko ekipamendua
  • Immunofluoreszentzia, immunohistokimia eta immunoblottingerako ekipamendua
  • Hazkuntza organotipikoak egiteko ekipamendua
  • Karraskarietan memoria eta ikaskuntza azterketak egiteko ekipamendua

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izenburua: Neurokimika eta Neuroendekapen Taldea.

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeen jarduerak. IT584-13

Hasiera data: 2013, amaiera data: 2015.

 

Caracterización farmacológica de compuestos y sus dianas.

Enpresa: Dr. ESTEVE SA laborategiak.

Hasiera data: 2016, amaiera data: 2018.

 

Proiektuaren izenburua: I+D+I en nuevos fármacos con potencial terapéutico en la enfermedad de Alzheimer (NEUROFAR).

Erakunde finantzatzailea: ELKARTEK deialdia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saila. Eusko Jaurlaritza.

Hasiera data: 2016, amaiera data: 2016.

 

Proiektuaren izenburua: Neurokimika eta Neuroendekapen Taldea.

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza. Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeen jarduerak. Erref.: IT975-16

Hasiera data: 2016, amaiera data: 2021.

 

Proiektuaren izenburua: Fase preclínica de nuevo tratamiento y biomarcadores en plasma para la enfermedad de Alzheimer

Erakunde finantzatzailea: ELKARTEK deialdia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Saila. Eusko Jaurlaritza.

Hasiera data: 2017, amaiera data: 2018.