Eduki publikatzailea

UPV/EHU - MICHELIN Industria 4.0 Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Michelin

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2023

CAMPUSA: Gipuzkoa

IKASTEGIA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

HELBURUAK: Industria sektorean, bereziki pneumatikoen fabrikazioan eta diseinuan, dauden beharretara egokitutako talentua sortzea, berrikuntzak egitea, ikasleen enplegagarritasuna hobetzea eta sektorean bokazioak sustatzea.

Graduko eta Graduondoko formakuntzaren arloan, titulu propioak eta espezializaziorako titulu berriak proposatzea eta neurrira egindako formakuntza, eta Gradu eta Master amaierako lanak eta praktikak sustatzea

Jardunaldiak eta saioak elkarrekin antolatzea, eta industria eta pneumatikoaren sektorearen gaurkotasuneko gaiei buruzko ikasketa, analisi edo ikerketa lan akademikoak ere garatzea, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakasleen eta ikasleen parte-hartzearekin.

ERAGINA: UPV-EHU Michelin Gela sortu berria da (2023). Gaur egun bi erakundeentzat interes komuneko ildoen barruan lankidetza lanak abian jartzen ari dira.

ARDURADUNA: Edurne IRISARRI | gie.michelingela@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua