Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI)
Datu orokorrak
- Kokapena
- Letren Fakultatea
- Micaela Portilla Ikergunea
- Ikertzaile nagusia
- Maria Jose Olaziregi Alustiza
- Doktore kopurua
- 9
- Osakide kopurua
- 12
- Posta elektronikoa
- mj.olaziregi@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) http://www.mhli.net
Osakideak
- Lourdes Otaegi Imaz
- Ismael Manterola Ispizua
- Pio Perez Aldasoro
- Izaro Arroita Azkarate
- Mikel Ayerbe Sudupe
- Miren Ibarluzea Santisteban
- Ana Gandara Sorrarain
- Beñat Sarasola Santamaria
Ikerketa-ildoak
Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan, MHLI, ikerketaldearen helburua memoria historikoaren errepresentazioak ikertzea da (artearen genero fikzionaletan oro har, baina baita saiakera, kazetaritza eta bestelakoetan ere), bereziki XX. eta XXI. mende hasierako euskal kulturaren eta eremu iberiarraren esparruetan. Beraz, taldeak ikuspegi konparatzaile eta diziplinartekotik jorratzen du ikergaia, kontuan hartuz bai mintzaira artistiko bakoitzaren berezitasunak bai eremu iberiarraren baitako eremu nazional eta kultural ezberdinen nolakotasun partikularrak ere.
Proiektua 2011tik dator, Donostian ospatutako Gerra Zibila eta Memoria Historikoa Iberiar Penintsulako Literaturetan Nazioarteko I Mintegitik. Mintegiak iberiar penintsulako hizkuntzetan agertzen den Gerra Zibilaren inguruko memoria historikoa aztertzeko oinarri teoriko eta metodologikoak ezarri zituen, eta mintegiaren harira agerian geratu ziren ikergai, metodologia eta kontzeptu multzo komunak. Ordutik, proiektua haziz eta helduz joan da, lortu dituen proiektuei esker (EHU, Eusko Jaurlaritza, MINECO). Gaur egun, taldeak zentsuraren inguruko ikergune oso bati heldu dio, zeinetan lantzen den zer harreman izan dituen oroimen historikoak 1975-2015 bitartean zentsurarekin, transmisioarekin eta instituzionalizazioarekin.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
MHLI ikertaldeak lehiaketa publikoetan esleitutako diziplinarteko ikerketa proiektuak diseinatu, eta burutzeko gaitasun handia erakutsi du azken 6 urteotan. Horrekin batera, hainbat gizarte-eragile nahiz instituziok eskatutako egitasmoak burutu ditu, hala nola, Gogora Institutuaren eskariz burutzen diharduen bigarren hezkuntzarako testuliburua, Gernikako Bake Museoarekin antolatutako jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin burututako erakusketa eta biltzarra, etab. Azterkizun duen gaiaren garrantzi eta dimentsio etikoari muzin egin gabe, instituzio akademikoarekin eta gizartearekin duen konpromisoa erakusten duten egitasmo zientifiko eta kulturalak burutu ditu, bere emaitzak gizarteratzeko eta hezkuntza arloko adituak formatzeko. Azkeni
Proiektu aipagarrienak
"Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan". Erakunde finantzialailea: Eusko Jaurlaritza. Kodea: IT 806-13. Hasiera: 2013/1/1 Bukaera: 2015-12-31.
"Memorias históricas contestadas: censura, transmisión e institucionalización en la cultura vasca y peninsular democrática (1975-2015)". Erakunde finantziatzailea: Eusko Jaurlaritza. Kodea: IT 1047-16. Hasiera: 2016-1-1 Bukaera: 2021-1-1.
"El mundo editorial vasco: estudio histórico de la evolución del campo (s. XIX-s.XXI)". Erakunde finantziatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Kodea: US 17/10. Hasiera: 2017-12-1. Bukaera: 2019-12-1 .
"Memorias históricas contestadas: censura, transmisión e institucionalización en la cultura ibérica y europea (1975-2015)". Erakunde finantziatzailea: Ministerio de Economía, Industria y Competitividad (MINECO). Kodea: FFI2017-84342-P . Hasiera: 1-1-2018. Bukaera: 2021-12-1.