Eduki publikatzailea

MediaIker

Datu orokorrak

Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Ikertzaile nagusia
José Ignacio Armentia Vizuete
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
7
Posta elektronikoa
ignacio.armentia@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/mediaiker

Osakideak

  • José Ignacio Armentia Vizuete
  • María Flora Marín Murillo
  • María Ganzabal Learreta
  • Elena Olabarri Fernández
  • Sergio Monge Benito
  • Miren Rodríguez González
  • José Luis Arguiñano Herrarte

Ikerketa-ildoak

Taldeak diziplina anitzeko planteamendu bat egiten du, oinarrizko bi ikerketa lerrotan islatzen dena, bata, informazioaren arlokoa, eta bestea, publizitatearena.

Alde batetik, hedabide inprimatuek eta digitalek elikagaien segurtasunari lotutako hainbat alderdi nola tratatu dituzten aztertu dute taldeko kide batzuek, azken urteetan. Era berean, taldeko zenbait kidek kazetaritza mezuen biralizazioari buruzko ikerketetan parte hartu dute.

Bestalde, bigarren ikerketa lerro batean, publizitate pertsuasioari eta neuromarketinari buruzko ikerketak egiten dira, eta lerro horretan aztertu dira, besteak beste, kontsumitzailearen portaera eta komunikazio estimuluei emandako erantzun psikofisiologikoa, merkataritza elektronikoa bultzatzeko komunikazio tekniketan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Ikertaldeko kideek eskarmentua dute era askotako txostenak egiten. Hala, 2012-2015 aldian, hiru ikerketa kontratu sinatu dira Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioarekin (ELIKA), euskal prentsan elikagaien segurtasunari ematen zaion trataerari buruzko hiruna txosten egiteko. Taldeko beste kide batzuek publizitate iragarkien pretest eta postestetan, branging-ari buruzko aholkularitzan eta merkatuaren ad hoc azterketetan parte hartu dute. Era berean, taldeko kide ugarik ebaluazio lanak egin dituzte hainbat ebaluazio agentziarentzat, hala nola ANECA, Unibasq eta AQU Catalunya. Taldeko bost kidek doktorego programatan parte hartzen dute.

Tresneria

  • Bitbain-en usenns laborategia.
  • Hiru biosentsore eta dagokien analisi softwarea.
  • Informatikako eta ikus-entzunezko materiala.

Proiektu aipagarrienak

Seguridad Alimentaria y Cibermedios: Temáticas, Nuevas Fuentes y Servicios. MINECO. 2018/01/01-2020/12/31

La información sobre alimentación en los diarios digitales españoles: contenidos, secciones y nuevos formatos. UPV/EHU eta Eroski Fundazioa. 2017/12/01-2018/12/01

La Seguridad Alimentaria en la prensa española: estrategias para la comunicación de los riestos alimentarios. MINECO. 2015/01/01-2016/12/31 La Comunicación de los Riesgos Alimentarios.

El impacto del bilingüismo en la persuasión: Una aplicación a las recomendaciones en internet.  (Euskal Herriko Unibertsitatea) 2014/11/14-2016/11/14

UFI en Tecnología, Aprendizaje y Comunicación. UPV/EHU. 2013/01/01-2016/12/12