Eduki publikatzailea

LaNCE

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
José Vicente Lafuente Sánchez
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
11
Posta elektronikoa
josevicente.lafuente@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/ehusfera/lance

Osakideak

  • José Vicente Lafuente Sánchez
  • Harkaitz Bengoetxea Odriozola
  • Susana Bulnes Sesma
  • Naiara Ortuzar Markes
  • Iñigo Pomposo Gaztelu
  • Alejandro Carrasco González

Ikerketa-ildoak

LaNCE neuropatologia esperimentalaren arloan diharduen ikertaldea da -hau da, morfologikoa batez ere-, eta azken urteetan unitate neurogliobaskularra ikertu du gehienbat. Mikrobaskularizazioaren analisitik abiatuta eta zitokina zentralaren -halakoa da VEGF- azterketaren bidez, kontzeptu integratzaile batera iritsi da, unitate neurogliobaskularra: hiru egitura anitz eta osagarri (neuronak, zelula glialak eta zelula kapilarrak), unitate funtzional bat eratzen dutenak.

Nanopartikulak eta nanozuntzak, hesi hematoentzefalikoa zeharkatu ala ez, oso erabilgarriak dira interes terapeutikoa edo diagnostikoa duten molekulak eramateko.

Interes "theranostiko"ko nanoegitura askok ez dute beren kaltegabetasuna behar bezala egiaztatu, ezta SNCra sartzeko, biltegiratzeko edo drainatzeko mekanismoak ere. Haien tamaina txikiari esker, zelulen eta azpizelulen mailetara sar daitezke, eta batzuetan ustekabeko ondorioak izaten dira. Azterketa neuropatologikoak eta neurobiologikoak lagungarriak dira, haien kaltegabetasuna eta erabilgarritasuna erabakitzeko, baita sartzeko eta drainatzeko bideak ere.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Garapen teknologikoko talde ugari daude nanoteknologiaren arloan, baina gutxi dira neuropatologian adituak.

Taldeak esperientzia du tresna "theranostiko" ez-inbaditzailearen erabileran, ingurumen aberastasun kontrolatua. Horrek emaitza ikusgarriak ematen ditu, batetik, Parkinson, eskizofrenia eta gliomen eredu esperimentalen defizit funtzionalen diagnostiko goiztiarrean, eta, bestetik, koadro horien, garapenaren edo zahartzearen estrategia terapeutikoen diseinuan. Ingurune horien monitorizazioak askotariko aldaerak jasotzea ahalbidetzen digu, eta modu horretan aukera asko eskaintzen dituen punta-puntako tresna teknologiko bat dugu.

Tresneria

  • Merkator plataforma, analisi estereologikorako.
  • Animalia portaerako laborategia (openfield, morris maze, treadmills...).
  • Monitorizazio metabolikorako gailuak, esperimentazio animalientzat (phecoms...).
  • Monitorizatutako ingurune aberastuak, arratoien estabulaziorako.
  • Immunohistopatologia laborategia

Proiektu aipagarrienak

Crecimiento de xenoinjertos tumorales en ratones desnudos tratados con moléculas antiangiogénicas. Kontratua Stemtek Therapeutics-ekin. 2015/12/15-2018/12/14

Interacción entre el sistema serotonérgico y los ganglios de la base: importancia en las discinesias inducidas por levodopa. MINECO (erronkak). 2016/12/15-2020/12/14

Vectorización de factores neurotróficos al cerebro para tratamiento del Parkinson: utilización de nanoformulaciones por vía nasal (NEURONAS). SAIOTEK. Hasiera: 2013/01/01, amaiera: 2014/06/14