2024ko abenduaren 11n, SoC4sensing Chip Katedraren eta Chip Ikasgelaren inaugurazio ofiziala egin zen Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
SoC4sensing Katedraren eta Chip Ikasgelaren inaugurazio jardunaldia
Lehenengo argitaratze data: 2025/01/08

SoC4sensing Katedra ekimen publiko-pribatua da eta haren helburu Nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoan industriarako, energiarako eta aeroespaziorako txipak diseinatzea, mikroelektronikaren arloko prestakuntzaren, ikerketaren eta hedapenaren bidez.
Inaugurazio jardunaldian, honako esku-hartze instituzional hauek izan ditugu Inmaculada Arostegui andrea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreorde bikaina; Charles Pinto jauna, Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendaria; Armando Astarloa jauna, Katedrako zuzendaria; eta Katedrako erakunde patronalen ordezkari Mikel Idirin jauna (Systemon-Chip engineering SLko CEOa), Elena Zárraga andrea (GAIA Klusterreko presidentea) eta Jon Pérez Cerrolaza jauna (Ikerlaneko Sistema Elektroniko Txertatuak eta Zibersegurtasuna Unitateko zuzendaria).
Jardunaldia honako hitzaldi hauek osatuko zuten:
Jaime Martorell Suárez Mikroelektronika eta Erdieroaleen PERTEko (Susperraldi eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa) mandatari bereziaren eta Erdieroaleen banaketarako enpresa multinazional handieneko (AVNET-Silica) Zuzendaritzako kide Belén Matillaren Hitzalediak