Eduki publikatzailea

ING-SOS

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Federico Mijangos Antón
Doktore kopurua
8
Osakide kopurua
10
Posta elektronikoa
federico.mijangos@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/iks

Osakideak

  • Federico Mijangos Antón
  • Maria Puy Elizalde Ruiz de Larramendi
  • Monika Ortueta Aldama
  • Miren Arrate Celaya Larrea
  • Maria Arritokieta Ortuzar Iragorri
  • Fernando Varona Hierro
  • Javier Parrondo Parrondo
  • Lourdes Bilbao Dabouza

Ikerketa-ildoak

Ikertaldeak efluente industrialak (kutsatzaileen kontzentrazio eta bereizketa prozesuak) eta energia ekoizpena (H2ko erregai zelulak) aztertu izan ditu, eta gaur egun, bioingeniaritza medikoa ari da ikertzen, arrisku litogenikoa adierazle kimiko espezifikoen garapenaren bidez ebaluatzeko. Taldeak aztertzen du, halaber, kutsatzaileen migrazioa (fotoiniziatzaileak) beren ontzietatik eta biltzeko materialetatik elikagaietara. Askotan, lan horiek ekimen pribatuek sustatu izan dituzte; hortaz, haien aplikazio komertzialari begira egin izan dira.

Taldeak oinarrizko ikerketan duen esperientzia etapa anitzeko sistemetan izandako migrazio prozesuen ikerketan zentratu da, baita materiaren transferentzian ere, matrize konplexuetan, polimerikoetan eta elektrikoki kargatutako interfaseetan egindako erreakzio kimikoen bidez. Era berean, propietate hobetuak dituzten aplikazio eta material berriak garatu ditu; nagusiki, ioi trukatzaileak, sistema elektrokatalitikoak eta material xurgatzaileak. Laborategiko teknika konbentzionalez gainera, SEM-EDX mikroskopia elektronikoa erabiltzen da, interakzio espezifikoak mikroeskalan aztertzeko; analisi zinetikoa eta estrukturala ere egiten da.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Eskarmentu handia ingurumenaren eta bioprozesuen ikerketa aplikatuan:

  1. Ebaluazio eta aholkularitza teknologikoa industria kimikorako.
  2. Aholkularitza, efluente industrialen tratamenduan eta kudeaketan.
  3. Kutsatzaileen kontzentrazio eta banaketarako teknologiak (baliarazpena). Xurgapena eta ioi trukea. Oxidazio kimikoa.
  4. Giltzurruneko litiasia izateko arriskuaren ebaluazioa. 

Tresneria

  • Hidrogenoko erregai zelula mintz berriekin saiakuntzak egiteko
  • Dialisi unitatea, giltzurruneko dialisiaren simulaziorako

Proiektu aipagarrienak

  1. Izenburua: Migración de fotoiniciadores de cartones reciclados a los alimentos

Hasiera eta amaiera data: 2014 - 2016

Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU

  1. Izenburua: Estudios de migración a los alimentos de componentes de cartones reciclados utilizados en envasado alimentario.

Hasiera eta amaiera data: 2018 -2020

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza.

  1. Izenburua: Fundamentos bioquímicos de la litiasis renal idiopática, no idiopática e infecciosa.

Hasiera eta amaiera data: 2018 - 2019

Erakunde finantzatzailea: Gangoiti fundazioa.

  1. Desarrollo de la tecnología de lavado con corrientes sónicas aplicada a la descontaminación de suelos contaminados de la CAPV.

Hasiera eta amaiera data: 2017-2018

Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU     

  1. Ingurumen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria.

Hasiera eta amaiera data: 2017-2018

Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU