UPV/EHU - IKERLAN Gela
FINANTZAKETA ERAKUNDEA: IKERLAN
GELA MOTA: Teknologia Gela
SORTU ZEN URTEA: 2023
CAMPUSA: Bizkaia/Gipuzkoa/Araba
IKASTEGIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Gipuzkoako Informatika Fakultatea
ARLO TEMATIKOA: Gelak lankidetza ekimenak abiarazi nahi ditu irakasleen, gradu, master eta doktoregoko ikasleen, UPV/EHUko ikerketa taldeen eta Ikerlaneko ikerketa taldeen artean. Ekimen horiek hainbat motatakoak izan daitezke: hezkuntza lankidetza, praktikak egitea, GRALak eta MALak, Hackathonak, doktorego tesien zuzendarikidetza, edo hainbat ikerketa proiektutan parte hartzea. IKERLANen jarduera eta eskaintza eremu teknologiko hauei lotuta dago:
- Sistema Elektroniko Txertatuak
- Zibersegurtasuna eta fidagarritasuna
- Adimen konektatua eta banatua
- Adimen artifiziala eta datuak
- Energia biltegiratzea eta potentzia-elektronika
- Mekatronika-teknologiak
ARDURADUNA: Eduardo Jacob | eduardo.jacob@ehu.eus
GELAREN WEBGUNEA: Webgunea
GJH:
- 7. GJH: Energia eskuragarria eta ez-kutsatzailea.
- 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
- 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegiturak
RIS3:
- Fabrikazio aurreratua
- Energia