Eduki publikatzailea

Ibai Ekologia (ECOFLU)

Datu orokorrak

Kokapena
Animalia Bioteknologiarako Maria Goyri Gunea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Jesús Pozo Martínez
Doktore kopurua
8
Osakide kopurua
14
Posta elektronikoa
Arturo Elosegi (arturo.elosegi@ehu.eus)
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.es/streamecology

Osakideak

  • Jesús Pozo Martínez
  • Arturo Elosegi Irurtia
  • Ana Basaguren del Campo
  • Luz Boyero González
  • Aitor Larrañaga Arrizabalaga
  • Daniel von Schiller Calle
  • Javier Pérez Viñuela
  • Maite Arroita Azkarate

Ikerketa-ildoak

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ibai Ekologiako ikertaldeak 30 urte daramatza ur kontinentalak ikertzen, ibai sistemen ekologiaren esparru ahalik eta zabalena aztertu nahian, oinarrizko zientziaren nahiz zientzia aplikatuaren bidez, eta hiru alderdi hauek uztartzen ditu: alde batetik, ibaien funtzionamenduari eta egiturari buruzko oinarrizko ezagutza; bestetik, ingurumen aldaketak ibaietan izandako eraginaren ebaluazioa, hainbat lan eskala konbinatuta, laborategiko azterketetatik (mikrokosmosa eta mesokosmosa) hasita, ekosistemak manipulatzeko esperimentuetara; eta, azkenik, aplikazioaren ikuspegi zuzenago batetik, erakunde publiko edo enpresa pribatuekin lankidetzan, ekosistemen egoera ebaluatzeko teknika berriak garatzen dira, edo proposamenak egiten, ekosistemak kudeatzeko, kontserbatzeko edo leheneratzeko.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Giza jarduerek ibai ekosistemetan duten eragina ezagutzeko ikerketa proiektuak (lurzoruaren erabilera aldaketak, uraren deribazioa, emarien erregulazioa...).

Ibai ekosistemen funtzionamendua zehaztea (materia organikoaren dinamika, nutrienteen dinamika, ibai metabolismoa...).

Laborategiko esperimentuak mikrokosmosean eta mesokosmosean, eta aldaketa globalaren alderdiei buruzko ibai artifizialak (kutsadura, biodibertsitatearen galera...).

Ekosistema eskalako esperimentuak.

Ibaien kudeaketari eta lehengoratzeari buruzko aholkularitza.

Ibai ekologiari lotutako tekniken gaineko graduondoko prestakuntza.

Nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartzea.

Tresneria

  • Ibai artifizialen sistema
  • Esperimentazio ganbera, tenperatura kontrolarekin
  • CO2ko neurgailu eramangarria
  • Doitasunezko emari neurgailua

Proiektu aipagarrienak

  1. DESEMBALSE. Efecto del vaciado del embalse de Enobieta (Navarra) sobre la biodiversidad y el funcionamiento de los ecosistemas fluviales. Ikertzaile Nagusia: Arturo Elosegi. Erakunde finantzatzailea: BBVA Fundazioa Zenbatekoa: 98.175,00 €. Aldia: 2017-2019.
  2. Euskal Unibertsitate Sistemaren ikertaldeen jarduerak babesteko laguntzak. Ikertzaile Nagusia: Jesús Pozo; Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza, IT-951-16. Zenbatekoa: 610.000,00 €. Aldia: 2016-2021.
  3. DIVERSION: Multi-scale consequences of water diversion on river ecosystems. Ikertzaile Nagusia: Arturo Elosegi; Erakunde finantzatzailea: MINECO, CGL2016-77487-R. Zenbatekoa: 127.004,00 €. Aldia: 2016-2019.
  4. BIOFUNCTION: ¿Cómo va a afectar la crisis de biodiversidad a funciones vitales de los ecosistemas fluviales? Ikertzaile nagusiak: Luz Boyero eta Jesús Pozo. Erakunde finantzatzailea: MINECO, CGL2014-52779-P. Zenbatekoa: 96,800.00 €; Aldia: 2015-2017.
  5. GLOBAQUA: Managing the effects of multiple stressors on aquatic ecosystems under water scarcity. Koordinatzailea: Damià Barceló (CSIC). Ikertzaile nagusia UPV/EHUn: Arturo Elosegi. Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna, EU FP7-ENV-2013-two-stage (603629). Zenbatekoa: 7.590.585,60 € (UPV/EHU: 457.232,00 €). Aldia: 2014-2019.