IAS RESEARCH
Datu orokorrak
- Kokapena
- Carlos Santamaria Zentroa
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Álvaro Moreno
- Doktore kopurua
- 16
- Osakide kopurua
- 21
- Posta elektronikoa
- antonio.casado@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) www.ias-research.net/
Osakideak
- Álvaro Moreno
- Arantza Etxeberría
- Ezequiel Dipaolo
- Hanne De Jaeger
- Jon Umerez
- Kepa Ruiz
- Susana Esparza
- Leonardo Bich
- Antonio Casado
- Argyris Arnellos
- Laura Nuño
- Xabier Barandiaran
- Alba Amilburu
- Ion Arrieta
- Sara Murillo
- Miguel Aguilera
Ikerketa-ildoak
IAS Research Centre for Life, Mind & Society filosofoz eta zientzialariz osatutako talde bat da; sistema biziak aztertzen dituzte, baita halakoek hainbat alorretan –esaterako, kognizioa, etika eta gizarteko elkarreragina– dituzten inplikazioak ere eta, modu orokorragoan, sistema konplexuak ulertzeko gakoak. Talde honen ikerketa bidean, gai nagusietako bat autonomiaren kontzeptua da. Gai horren inguruan hainbat alderdi jorratzen dituzte taldearen ikerketek: kontzeptu esparru komuna zientziaren filosofian, antolamendu biologikoaren funtsezko oinarriak argitzeko sistema eta ereduen azterketa, kognizio gorpuztua (ikuspegi enaktiboak eta sentsomotorrak), intersubjektibotasun gorpuztua eta kognizio soziala, eta bioetika eta beste etika aplikatu batzuk.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
Funtsean, kontzeptuzko lan teorikoa egiten du taldeak, baina zenbait eremutan ekarpen teknologikoak ere garatu ditu (adibidez, sistema prebiotikoen eta robot kognitiboen eredu konputazionalak); horrez gain, txostenak eta bioetikaren eremuan jarduera praktikoak egiten aritu da. Prestakuntzaren alorrean, jarduera garrantzitsua bete du taldeak (doktorego tesiak zuzentzea, ikastaroak eta mintegiak, dibulgazioa, eta abar).
Tresneria
- Lokalen ekipamendua (Santamaria Zentroan)
- Material bibliografiko eta informatikoak
Proiektu aipagarrienak
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza taldeentzat: IT 590-13/ 2013/01/01 – 2018/12/31
Estatuko proiektuak: (MINECO)FFI2011-25665/ 2012/01/01-2015/12/30 eta FFI2014-52173-P/ 2016/01/01-2019/12/31
Europako proiektuak: FP7-ICT-2009-6 no: 270212/ 2011/01/01-2014/12/31 eta FP7-PEOPLE-2010-ITN/ 2011/03/01-2015/02/28
Ramon y Cajal kontratuak (MINECO eta EJ): H. De Jaeger doktorea (RYC 2013-14583) 2015/01/01-2019/12/31; A. Arnellos doktorea (RYC 2015-18437) 2017/01/01-2021/12/31; L. Bich doktorea (RYC 2016-19798) 8/03/01-2023/02/28