Eduki publikatzailea

Medikuntza Pertsonalizatuko UPV/EHU-i+Med Gela

Irudia

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: I+Med S. Koop.

GELA MOTA: Enpresa ikasgela

SORTU ZEN URTEA: 2023

CAMPUSA: Araba

IKASTEGIA: Farmazia Fakultatea.

GAI-ARLOA: Ikasgelaren helburu nagusia da prestakuntza, ikerketa eta jakintza transferitzeko jarduerak sustatzea farmaziaren eremuan.

Ikasgelan garatu beharreko jarduerek barne dituzte honako jardun ildo hauek:

  • Prestakuntza, ikerkuntza eta transferentzia farmaziaren arloan sustatzeko ekintzak antolatzea.
  • Ikasketa eta ikerketako lan akademikoak egitea, hezkuntza lankidetzarako programen barruan (borondatezko praktikak), gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak (lehentasuna izanik “Industria doktoregoa” aipamena dutenak).
  • Intereseko jardunaldi, bisita, mintegi eta ikastaroak batera antolatu, bizitzan zehar jakintza sortu eta zabaltzeko helburua lortzen laguntzeko.
  • Ikerkuntza zientifiko eta garapen teknologikoko programa eta proiektuak; horien edukia kasuan-kasurako hitzarmen espezifikoetan zehaztuko delarik.
  • Laguntza bekak eman eta/edo babes programak ezarri, unibertsitate lanak sustatu, bultzatu eta garatzea helburu harturik.
  • Era honetako bestelako jarduerak, alde bion interesekoak izanez gero eta hitzarmen honen helburu eta xedea lortzeko bada.

Ikasgelak lokal bat du Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean.

ARDURADUNA: Rosa Mª Hernández | rosa.hernadez@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 3. GJH: Osasuna eta ongizatea
  • 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 12. GJH: Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak

RIS3:

  • Biozientziak-Osasuna