Eduki publikatzailea

Teknika Fototermikoen Taldeak (GTF)

Datu orokorrak

Kokapena
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Agustín Salazar Hernández
Doktore kopurua
5
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
agustin.salazar@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/photothermal

Osakideak

  • Agustín Salazar Hernández
  • Alberto Oleaga Páramo
  • María Aranzazu Mendioroz Astigarraga
  • Estibaliz Apiñaniz Fernández de Larrinoa
  • Javier Rodríguez Aseguinolaza

Ikerketa-ildoak

Termografia infragorria: termografia infragorria aplikatzea interes teknologikoko era askotako material berrien propietate termikoak eta dinamikoak (eroankortasuna eta difusibitatea) neurtzeko, askotariko forma (orriak, hariak, hodiak...) eta tamainako materiala erabilita.

Termografia infragorria entsegu teknika ez-suntsitzaile gisa aplikatzea, azaleraren azpiko (pitzadurak, delaminazioa, korrosioa...) akatsak hautemateko eta karakterizatzeko, material metalikoetan eta konposatuetan. Aeronautikako eta automobilgintzako industriari bereziki egokitutako metodoak dira.

Kalirometria fotopiroelektrikoa aplikatzea, faseko transmisioen karakterizazio termikorako, material ferroelektrikoetan eta ferromagnetikoetan. Parametro kritikoen azterketa. Eroankortasun eta difusibitate termikoa neurtzea, tenperaturaren arabera (20-500 K).

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Teknika Fototermikoen Taldeak (TFT) piezen barietate handi baten kontrol ez-suntsikorrean termografia infragorria aplikatzeari lotutako I+G proiektutan parte hartzeko gaitasuna du (lider edo kolaboratzaile gisa).

Tresneria

  • Termografia infragorri pultsatua (Flash metodoa)
  • Termografia infragorri modulatua (Lock-in)
  • Termografia infragorria eszitazio ultrasonikoarekin
  • Kalorimetria fotopiroelektrikoa (20-500 K)

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izenburua: "Caracterización térmica, óptica y detección de defectos de materiales de interés tecnológico mediante termografía infrarroja". Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (2011), MAT2011-23811. Iraupena: 2012-2014.

Proiektuaren izenburua: "Desarrollo de un procedimiento de inspección para la detección y caracterización de defectos en componentes estructurales aeronáuticos mediante termografía infrarroja activa". Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (2016), DPI2016-77719-R. Iraupena: 2017-2019.

Proiektuaren izenburua: "Détection de défauts de superstructures par couplage acoustique-thermique". Erakunde finantzatzailea: Akitania/Euskadi euroeskualdea, 2012. Iraupena: 2013-2014.

Proiektuaren izenburua: "Tecnologías mecatrónicas orientadas al ámbito offshore". Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza (ELKARTEK-2015), KKK-2015/00071. Enpresa arduraduna: IK4-IKERLAN. Iraupena: 2016-2017.