Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak (GANDERE)
Datu orokorrak
- Kokapena
- Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Nahia Intxausti Intxausti
- Doktore kopurua
- 9
- Osakide kopurua
- 12
- Posta elektronikoa
- gandere@ehu.eus
- Web orria
- (Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/gandere
Osakideak
- Ana Aierbe Barandiaran
- Ander Azkarate Morales
- Beronika Azpillaga Larrea
- Eider Oregui González
- Esther Uria Iriarte
- Harkaitz Zubiri Esnaola
- Isabel Bartau Rojas
- Izaskun Lopetegi Mendizabal
- Jon Sarasola Alvarez
- Leire Ugalde Lujambio
- Nahia Intxausti Intxausti
- Sandra Rodríguez Miguel
Ikerketa-ildoak
GANDERE Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ-GV) onartutako ikerketa taldea da.
GANDEREren helburua, ekitatea eta inklusioa sustatzen dituzten hezkuntza-praktika onak identifikatzea eta zabaltzea da. Generoa sozializatzeko prozesua, hainbat testuingurutan gertatzen da: familian, eskolan, mediatikoan eta sozialean. Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzen duten ebidentziak bilatzen ditugu, bizikidetza-eredu zuzenak eskaintzeko eta webgunearen bidez zabaltzeko.
Hona hemen ikerketa lerroak:
- Jarduera Egokiak
- Komunikazioa eta Hizkuntza
- Erantzunkidetasuna
- Aniztasuna
- Balioak eta Emozioak
- Internet eta Pantailak
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
- Udalerri, erkidego, estatu eta nazioarteko ikerketa deialdi, proiektu, talde eta sareetan lankidetza eta parte hartzea.
- Practicum, Gradu Amaierako Lanen (GRAL), Master Amaierako Lanen (MAL) eta/edo Doktorego Tesien zuzendaritza eta tutoretza UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia (HEFA) Fakultateko graduko eta graduondoko ikasleei.
- Prestakuntza, aholkularitza eta orientazioa familiei eta gizarte- eta hezkuntza- sektoreko profesionalei (eskolak, elkarteak, enpresak).
- Gizarte- eta hezkuntza- programak eta/edo hezkidetza programak diseinatzea, ezartzea eta ebaluatzea.
Proiektu aipagarrienak
GESKOLA - Eskola hobetzea genero-ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan
Denboraldia: 2019tik 2022 arte.
Erakunde finantzatzaileak: I+G Proiektua [PGC2018-094124-B-I00], Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren (MCIU) Ikerketako Estatu Agentziak (AEI) finantzatua eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatua.
Pedagogiaren lanbide-profila, praktika-zentroak eta lanbide-eremuak: definizioa, azterketa eta titulaziorako proposamena
Denboraldia: 2016tik 2018 arte.
Erakunde finantzatzailea: Hezkuntza Berrikuntzako Proiektua [HBT30], Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) finantzatua.
GANDERE - Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak
Denboraldia: 2015tik 2022 arte.
Erakunde finantzatzaileak: Ikerketa Taldea, [PPGA20/04; GIU19/007; PPGA19/46; GIU15/14] Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta [IT1262-19] Eusko Jaurlaritzak (EJ-GV) finantzatua.
Eraginkortasun oso handiko eta oso txikiko ikastetxeen luzetarako eta testuingururako azterketa: Eskola hobetzeko ekintzak diseinatzea
Denboraldia: 2015tik 2018 arte.
Erakunde finantzatzailea: I+G Proiektua [EDU2014-53511-P], Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko (MINECO) Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritzak finantzatua.