Eduki publikatzailea

Kontrol aurreratuko Ikerketa Taldea (GCA)

Datu orokorrak

Kokapena
Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Oscar Barambones Caramazana
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
7
Posta elektronikoa
oscar.barambones@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/gca

Osakideak

  • Oscar Barambones Caramazana
  • Isidro Calvo
  • Jose Antonio Ramos Hernanz
  • José Antonio Cortajarena Etxeberria
  • José Maria Gonzalez de Durana
  • Julian De Marcos Plaza
  • Patxi Alkorta Eguiguren

Ikerketa-ildoak

Azken hamarkadan, iraultza teknologiko izugarria egon da energia berriztagarrien arloan. Energia berriztagarriak ekoizteko kostuak, halere, altuegiak dira oraindik ohiko energia iturriekin lehiatu ahal izateko, eta garapen txikiagoa duten eguzki energia fotovoltaikoa edo marea-energia bezalako kasuetan gehienbat. Horrexegatik, iturri berriztagarrietatik datorren energiari dagokionez ezarritako helburuak bete ahal izateko, beharrezkoa izango da energia berriztagarriak sortzeko sistemen errrendimendua zein eraginkortasuna hobetzea, lehiakorragoak izan daitezen. Horretarako, konponbide nagusietako bat izan daiteke sistema hauek agertzen dituzten gorabehera eta ezbaien aurrean portaera sendoagoa izango duten kontrol sistemak garatzea. Zentzu honetan, gure ikertaldeak urteak daramatza modu irristakorreko kontrol sistemak, adaptazio sistemak, aurreikuspen kontrolak, logika lausoan oinarritutako kontrolak eta neurona kontrolak garatuz linealak ez diren sistema ezberdinentzat: makina elektrikoak, bihurgailu elektronikoak, robot sistemak, etab.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gure ikerketa-ildoei loturiko gai ezberdinen inguruko aholkularitza teknologikoa, azterketa edo txosten teknikoak.

Administrazio ezberdinetako deialdi publikoen bitartez finantzatutako I+G proiektuetan parte hartzea.

Enpresentzako heziketa ikastaroak, taldearen ikerketa-ildoei loturiko gaien inguruan.

Kontratupeko I+G proiektuak gauzatzea enpresa edo erakunde ezberdinentzat, ikertaldeak garatzen dituen ikerketa-ildoei dagokienez.

Kontrol sistema aurreratuak denbora errealean diseinatu eta ezartzea, sistema elektromekaniko eta bihurgailu elektronikoentzat.

Tresneria

  • Seinale prozesadore digitalak kontrol sistemak denbora errealean ezartzeko.
  • Motor eta sorgailu elektrikoak kontrolatzeko algoritmoak frogatzeko bankada.
  • Sistema fotovoltaikoetako MPPa bilatzeko algoritmoak frogatzeko bankada.
  • PEM motako erregai pilen funtzionamendua optimizatzeko algoritmoak frogatzeko bankada.

Proiektu aipagarrienak

Modelado, simulación y control de los aerogeneradores para mejorar el rendimiento y la respuesta ante los huecos de tensión (S-PE12UN015), Eusko Jaurlaritza, 2012/01/01-2014/12/31.

Setup of a micro grid test bench for refrigerator appliances (PT10248). European Institute for Energy Research, 2013/01/01-2014/12/31.

Caracterización fluidodinámica y control robusto de los sistemas de generación olamotrices OWC (S-PE13UN039), Eusko Jaurlaritza, 2013/01/01-2014/12/31.

Smart plug prototype development (PT10298), European Institute for Energy Research, 2014/03/01-2015/12/31.

Frequency regulation performance using the smart plug prototype 1,2 & 3 (PT10412-1, PT10412-2, PT10412-3). European Institute for Energy Research. 2016/03/01-2017/12/31.