FEMB
Datu orokorrak
- Kokapena
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Ikertzaile nagusia
- Irrintzi Ibarrola Bellido
- Doktore kopurua
- 4
- Osakide kopurua
- 4
- Posta elektronikoa
- irrintzi.ibarrola@ehu.eus
Osakideak
- Irrintzi Ibarrola Bellido
- Enrique Navarro Adorno
- Miren Begoñe Urrutia Barandika
- Iñaki Urrutxurtu Gutierrez
Ikerketa-ildoak
Fisiologia energetikoak organismoen eta ingurunearen arteko energia trukerako prozesuak aztertzen ditu. Energia eskuratzeko (janaria, digestioa eta xurgatzea) eta galtzeko (arnasketa) prozesuen zehaztapen esperimentalak balantze energetikoa (Scope for growth) zenbatzea ahalbidetzen du, organismoari hazteko eta ugaltzeko geratzen zaion soberakin energetikoa adierazita. Hala, balantze energetikoaren zenbaketa ezinbesteko tresna zientifiko bat da, ingurumen aldaerek (naturalak edo antropogenikoak) eta aldaera endogenoek (ezaugarri genetiko bereizgarriak) organismoen bideragarritasunean, hazkuntzan eta ugaltze gaitasunean duten eragina aztertzeko.
Gure ikertaldeak kuskubiko moluskuen balantze energetikoaren osagai fisiologikoak aztertu ditu, eta hainbat aplikazio berri garatu ditu, gure ikerketa lerrotan zehaztu direnak.
Transferentzia eta berrikuntza eskaintza
- Akuikulturaren industriarako aholkularitza.
- Hazkuntza potentzialaren analisia, ingurumen aldaerek eta aldaera antropogenikoek egoera fisiologikoan duten eragina, itsas organismo ornogabeen hazkuntza eta ugalketa, bereziki kuskubiko moluskuak.
- Kuskubiko moluskuen populazioaren kalitate indizeak.
- Estres indize biokimikoak eta fisiologikoak.
- Itsas organismoen hazkuntzari eragiten dioten nutrizio faktoreen analisia.
- Ingurumen inpaktuaren azterketa itsas organismoen populazioetan.
- Hazkuntza tasan, indibiduoen arteko desberdintasunetan inplikatutako faktore genetikoen analisia, kuskubikoetan: hobekuntza genetikoko prozesuak.
Tresneria
- Birzirkulatzen dagoen itsasoko uraren sistema, itsas ornogabeen estabulaziorako.
- Granulometriako ekipoak: Coulter Z1 eta Multisizer 3 partikulen kontagailua.
- Oximetriarako ekipoak. Tasa metabolikoak zehazteko zundak, elektrodoak eta ganberak.
- Jarduera entzimatikoak zehazteko eta haien konposizio biokimikoa aztertzeko ekipamendua.
Proiektu aipagarrienak
Caracterización de las diferencias fisiológicas y genéticas en el crecimiento de almejas de interes comercial. 2018/01/01etik 2020/12/31ra MINECOR
Fisiología y genética del crecimiento en bivalvos comerciales. 2014/01/01etik 2017/12/31ra MINECOR
Estudio de la variabilidad inter-individual del crecimiento en semilla de almejas: bases fisiológicas y análisis de la expresión génica diferencial. 2010/01/01etik 2013/09/30era, MICINN.
Fisiología Energética de Moluscos bivalvos. 2017/12/21etik 2020/12/20ra. UPV/EHU.
Fisiología Energética de Moluscos bivalvos. 2016/01/01etik 2021/12/31ra. EJren talde finkatuak.