UPV/EHU - Familia eta Komunitateko Medikuntzako Gela
FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila
GELA MOTA: Gizarte Gela (ApS)
SORTU ZEN URTEA: 2018
CAMPUSA: Bizkaia
IKASTEGIA: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
GAI-ARLOA: Gelaren xedea da lehen mailako arretako prestakuntza, dokumentazio eta ikerketa sistema integratzea, familia eta komunitateko medikuntzaren garapena bultzatzeko eta lortzeko.
Horretarako, UPV/EHUko Medikuntzako Graduko familia eta komunitateko medikuntzaren edukiak aztertu eta finkatzen dira, lehen mailako arretarako prestakuntza eremutzat hartzen baita. Halaber, graduko ikasketetarako jarduera osagarriak sustatzen dira, lehen mailako arretaren eremuko familia eta komunitateko medikuntzaren lotuta, familia eta komunitateko medikuntzaren espezialistei eta espezialitateko egoiliarrei zuzenduta, MAL/GRAL/doktoregoen eta abarren bidez.
Halaber, helburua da lankidetza sustatzea UPV/EHUren eta familia eta komunitateko medikuntzaren adituen artean, honako jarduera hauen bidez: prestakuntza jarduerak (ikastaroak, tailerrak, irakaskuntza programak, etab.); topaketak; bilerak; kongresuak; jardunaldiak; etab. Bereziki familia eta komunitateko medikuntzarekin lotuta, ikasleentzat, egoiliarrentzat, komunitateentzat, elkarte zientifikoentzat, etab.
ARDURADUNA: Joseba PINEDA ORTIZ | joseba.pineda@ehu.eus
GJH:
- 3. GJH: Osasuna eta ongizatea
RIS3:
- Biozientziak-Osasuna
- Ekosistemak
- Hiri habitata
- Elikagaigintza
- Kultura eta sormen industriak