Eduki publikatzailea

EUKIDSONLINE

Datu orokorrak

Kokapena
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Maialen Garmendia Larrañaga
Doktore kopurua
5
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
maialen.garmendia@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.es/eukidsonline

Osakideak

  • Maialen Garmendia Larrañaga
  • Carmelo Garitaonandia Garnacho
  • Iñaki Karrera Juarros
  • Estefania Jiménez Iglesias
  • Nekane Larrañaga Aizpuru

Ikerketa-ildoak

Adingabeei eta komunikazioaren teknologiei buruzko ikerketa oso konplexua izan da beti, etengabe eta abiadura handian aldatzen direnez teknologiok. Gailu mugikorren erabilera zabala –direla smartphoneak, direla tabletak– geldiezineko joera gisa ageri da Europan, eta gailu horiek indar handiz sartu dira txikienen bizitzan. Lantalde honen jarduerak helburu bikoitza du: batetik, aztertzea komunikazio digitalaren ingurunea, non jadanik bizi diren adingabe gehien-gehienak; bestetik, identifikatzea zer arrisku ekar diezazkiekeen ingurune horiek, sarbideari, erabilerari, abaguneei, arriskuei eta gizarte-eragileen bitartekaritzari dagokienez.

Lantalde hau EU Kids Online ikerketa sarearen Espainiako taldea da. Europako 30 herrialdetan baino gehiagotan ezarrita, sare hori erreferentzia da adingabeen online bizitzaren azterketan.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

EU Kids Online sarearen bitartez, lantaldeak Europako Batzordearentzako aholkularitza lanak egin ditu, Safer Internet Programme-ren bidez. Horrez gain, lankidetza hertsian dihardu estatuko Safer Internet Centre zentroarekin (IS4K, Internet Segura for Kids).

Bere ikerketaren emaitzak gizarteari helarazteko ahalegin nabarmena egin du orobat, dela txostenen bidez, dela hedabideen bidez: https://www.ehu.eus/eukidsonline/informes-eu-kids-online.

Proiektua abian jarri zenetik, 200 aipamen baino gehiago egin zaizkio hedabideetan, elkarrizketak eta prentsako, telebistako eta irratiko erreportajeetan izandako parte hartzeak barne.

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren erreferentzia: CSO2017-88431-R

Izenburua: “Oportunidades y riesgos online: mejorando las tareas y la vida digital de la infancia y de la adolescencia en España

Erakunde finantzatzailea: MINECO

Iraupena: 2018/01/01-2012/12/31

 

Proiektuaren erreferentzia: IT961-16

Izenburua: “La relación entre los menores y las nuevas tecnologías

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza

Iraupena: 2016/01/01-2018/12/31.

 

Proiektuaren erreferentzia: CSO2013-47304-R

Izenburua: “Usos y riesgos de la red para los menores. El impacto de las tecnologías móviles”.

Erakunde finantzatzailea: MINECO

Iraupena: 2014/01/01-2016/12/31 (urtebeterako luzatua).

 

Proiektuaren erreferentzia: EHU14/48

Izenburua: “Adolescentes y Sexting en Internet Móvil

Ikertzaile nagusia (izen-deiturak): Iñaki Karrera Juarros

Erakunde finantzatzailea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

Iraupena: 2014/10/09-2016/10/08

 

Proiektuaren erreferentzia: IT858-13

Izenburua: “La relación entre los menores y las nuevas tecnologías

Ikertzaile nagusia (izen-deiturak): Maialen Garmendia Larrañaga

Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza

Iraupena: 2013/01/01-2015/12/31.