Eduki publikatzailea

Ekonomia Zirkularrari buruzko UPV/EHU - Repsol Fundazioa Trantsizio energetikoaren Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Repsol Fundazioa

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2021

CAMPUSA: Bizkaia

IKASTEGIA: Bilboko Ingeniaritza Eskola

GAI-ARLOA: Ekonomia Zirkularrarekin lotura duen ezagutza zabaltzea da Gelaren helburua eta, horretarako, proiektu bateratuak garatzen ditu eta esparru akademikoan eta, oro har, gizartera bideratutako ekitaldiak, hitzaldiak eta zabalkunde jardunaldiak antolatzen ditu. Honako gai hauek lantzen ditu:

Industria-balioaren kateko materialen fluxuak (lehen mailakoak eta bigarren mailakoak) aztertzen ditu, industria-sinbiosiaren aukerak aurkitzeko eta ekintza zirkularrak sustatzeko, erreferentziak honako hauek izanik:

  • a) Ekodiseinua: prozesuak eta produktuak sortzeko fasetik, ekoizpenean lehengaien eta energiaren kontsumoa minimizatzea ahalbidetzen duten irizpideak txertatzea.
  • b) Berrerabiltzeko, konpontzeko eta birziklatzeko estrategiak aztertzea eta aplikatzea, deskarbonizazioa izanik xede argia.
  • c) Industria prozesuen efizientzia eta berrikuntza, prozesu berrietan azpiproduktuak erabiliz produktuaren kalitateari eutsita.
  • d) Energia iturri berriztagarriak eta hondar jatorriko lehengai alternatiboak erabiltzea ekoizpen eredu iraunkorrak garatzeko.
  • e) Kontsumo eredu berriak: kontsumo jasangarriagoa sustatzen duten ekimenak bultzatzea.

ARDURADUNA: Ion AGIRRE | ion.agirre@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
  • 7. GJH: Energia irisgarria eta ezkutsagarria
  • 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  • 17. GJH: Helburuak lortzeko aliantza

RIS3:

  • Ekosistemak
  • Energia