Ekonomia Zirkularraren UPV/EHU - Enpresa Gela
FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Gipuzkoako Foru Aldundia. Ingurumen Saila
GELA MOTA: Teknologia Gela
SORTU ZEN URTEA: 2020
CAMPUSA: Gipuzkoa
IKASTEGIA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
GAI-ARLOA: Gelaren helburua ezagutza garatzea da, baita ekonomia zirkularraren eremuko prestakuntza eta zabalkundea ere, enpresa kudeaketaren esparruan. Horretarako, Gelan, ikasle eta irakasleak elkarlanean aritzen dira eta, zenbait kasutan, baita enpresekin batera ere, jasangarritasunarekin lotura duten gaurkotasuneko gaiei buruzko ikerketak, analisiak edo azterlanak egiteko lan akademikoetarako.
Garapen jasangarriaren eta ekonomia zirkularraren ikuspegia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko gradu amaierako lanetan eta master amaierako lanetan sartzea sustatzen da Gelatik; horretarako, urtero sari bat ematen da Gipuzkoako atalean.
ARDURADUNA: Cristina PEÑA | cristina.pr@ehu.eus
GJH:
- 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
- 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
- 12. GJH: Osasun publikoa eta kontsumo arduratsua
- 17. GJH: Helburuak lortzeko aliantzak
RIS3:
- Ekosistemak