Eduki publikatzailea

Ethics in Finance & Social Value (ECRI)

Datu orokorrak

Kokapena
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Bizkaia
Ikertzaile nagusia
Leire San Jose
Doktore kopurua
5
Osakide kopurua
11
Posta elektronikoa
leire.sanjose@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/ecri

Osakideak

  • Leire San Jose
  • Sara Urionabarrenetxea
  • Jose Domingo García Merino
  • Maite Ruiz Roqueñi
  • Ana Beraza Garmendia

Ikerketa-ildoak

Hiru ikerketa lerrori erantzuten dio. Zeharkakoak eta gakoak dira hirurak, eta lotura gune bat partekatzen dute: balioen sorrera stakeholders-etarako. 

  1. Etika, finantzen arloan: etika hornitzaileei ordaintzean, ekonomia kolaboratzailea, Mutual Cash Holding, arrisku morala enpresetan, banka etikoa eta Radical Affinity Index, eta finantza erakundeen gizarte efizientzia (mikrofinantzak, banka islamikoa, kreditu kooperatibak, etab.).
  2. Gizarte balioaren monetizazioaren bidezko gizarte kontabilitatea_sozial accounting statement for managing: berrogeita hamar erakunde baino gehiagotan parte hartu dugu gizarte balioaren monetizazioan oinarritutako gizarte kontabilitatean; horrez gain, gai horri buruzko hainbat liburu eta argitalpen egin ditugu. Une honetan, Benchmarking eredu bat ari gara lantzen, lizitazio publikoetan aplika daitezkeen gizarte balioak barne hartuko dituena.
  3. Irakaskuntza berrikuntza: ikerketa irakaskuntzan aplikatu ahal izatea funtsezkoa da, eta horregatik garatu da, besteak beste, LEASO indizea.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

ECRI taldeak finantzen arloan etika barneratzeko prestakuntza eskaintzen du, baita diruzaintzaren baterako kudeaketari buruzkoa ere. Era berean, gizarte erakundeen asmoaren eta inpaktuaren ebaluazioa eta analisia egiten du, edo zehazki, haien gizarte balioaren monetizazioa. Gizarte balioaren txostenak egiten ditu erakundeentzat, eta stakeholders-etarako modu holistikoan gizarte balioaren sorrera hobetzeko aholkularitza ematen du.

Tresneria

  • Muga analisia DEAren bidez.
  • Mapping Stakeholders me diante Minjet.

Proiektu aipagarrienak

US17/24 (IP. San-Jose): Modelo de Benchamarking de Eficiencia Social. Erakunde finantzatzailea: Lantegi batuak, GEAccouting eta UPV/EHU. Datak: 2017-2019.

PIE ADITU 47 (IN. Garcia-Merino): Grupo Especializado de Innovación Educativa sobre el Rendimiento y el Engagement en Educación Superior. Erakunde finantzatzailea: UPV/EHU. Datak: 2017-2018. PIE ADITU (IN. Urionabarrenetxea) 2016-2017.

CI16 (IP. San-Jose): Action research training: valoración social del Museo de la Minería del País Vasco. Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. UPV/EHUko ikerketa kontratua. Datak: 2016-2017.

CI17 (IN. Ruiz-Roqueñi): Propuesta comercial y plan de marketing. Erakunde finantzatzailea: Global Economic Accounting A.I.E. Datak: 2016-2017.

FESIDE BOPV15 (IN. San-Jose): Proyecto Ética en Finanzas. Erakunde finantzatzailea: FESIDE. Datak: 2016-2017.