Eduki publikatzailea

CATAESTRUC

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Mario Montes Ramírez
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
7
Posta elektronikoa
mario.montes@ehu.eus

Osakideak

  • Mario Montes Ramírez
  • Iñigo Legorburu Faus
  • Oihane Sanz Iturralde

Ikerketa-ildoak

Azken 20 urteetan, luzetarako kanal paralelozko eta aparrezko monolitoetan oinarriturik egituratutako sistema katalitikoak landu ditu M. Montesek zuzendutako taldeak. Funtsean, taldeak helburu hau izan du: katalizatzaileen eta xurgatzaileen jalkina aztertzea metalezko gainazaletan, metalezko substratuaren eta estaldura katalitikoaren arteko itsaspen arazoa konpontzeko asmoz, hori baita sistema egituratuen puntu kritikoa.

Jakintza horren eboluzio logiko gisa, mikrokanalezko erreaktoreetara bideratu da taldearen interesa, energiaren eta ingurumenaren arloko aplikazioetarako.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Gaitasun zientifiko tekniko nagusiak:

  • Katalizatzaileen jalkina, monolito, apar, sare eta mikrokanal forman egituratutako gainazal metalikoen gainean.
  • Katalizatzaileen sintesia, karakterizazioa eta ebaluazio katalitikoa, besteak beste, hauena: errekuntza, metanol erreformatzea, hidrogeno arazketa, konposatu organiko hegakorren ezabaketa, Fischer-Tropsch sintesia, dimetil eterraren zuzeneko sintesia, Sabatier-en erreakzioa.

Tresneria

  • Fluxuko erreaktore katalitiko automatizatuak GC bidezko lineako analisiekin
  • Monolito, apar, sare eta mikrokanalen saiakuntzak egiteko erreaktoreak
  • Adsortzio fisiko eta kimikorako ekipoak, hautsezko eta egituratutako laginetarako
  • Katalizatzaile egituratuak prestatzeko ekipamendua

Proiektu aipagarrienak

Sistemas Catalíticos Estructurados para la Producción de Biocombustibles” Proyectos De I+D+I, del Programa Estatal de Investigación, Desarrollo e Innovación Orientada a los Retos de la Sociedad. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. ENE2015-66975-C3-3-R. 2016-2018.

“Aprovechamiento de gas no convencional: reactores de microcanales en GTL”. Proyectos de Investigación Fundamental no Orientada, Energías Convencionales, Alternativas (ENE/CON-ALT). ENE2012-37431-C03-02. 2013-2015

Kontratuaren/proiektuaren izenburua: “Desarrollo de Catalizadores Estructurados para Procesado de Combustibles”. Enpresa/administrazio finantzatzailea: Técnicas Reunidas. 2014.

Kontratuaren/proiektuaren izenburua: “Desarrollo de Sistemas Catalíticos Compactos para Aplicaciones Energéticas”. Proyecto de Investigación (CDTI). Técnicas Reunidas. 2011-2013